Edukira joan

Kate Bosworth

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kate Bosworth

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCatherine Anne Bosworth
JaiotzaLos Angeles1983ko urtarrilaren 2a (42 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Michael Polish  (2013 -  2021)
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaCohasset High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea eta modeloa
Altuera165±1 zentimetro
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioabudismoa

IMDB: nm0098378 Allocine: 57124 Rottentomatoes: celebrity/kate_bosworth Allmovie: p322134 TCM: 537262 Metacritic: person/kate-bosworth TV.com: people/kate-bosworth
Facebook: katebosworth Twitter: katebosworth Instagram: katebosworth Musicbrainz: 84ad7b62-9eb3-4981-9fe3-dac058f4058e Edit the value on Wikidata

Catherine Ann Bosworth,[oh 1] artistikoki Kate Bosworth (Los Angeles, Ameriketako Estatu Batuak, 1983ko urtarrilaren 2a)[1] estatubatuar aktorea da. Ezaguna egin zen, batez ere, Superman Returns filmean Lois Lane pertsonaia antzeztean. The Horse Whisperer filmean Judith eta Blue Crush filmean Anne Marie izan zen.[1][2][3]

Kate Los Angelesen (Kalifornia) jaio zen. Gurasoak Hal Bosworth (Talbotseko exekutiboa) eta Patricia Potter (etxekoandrea) izan ziren. Irisaren heterokromiarekin jaio zen. Haren begi batek hur-koloreko atal bat du, eta beste bat erabat urdina (kolore nagusia urdina da). Sei urte zituenean San Frantziskora joan zen bizitzera, eta haurtzaroan Ameriketako Estatu Batuetako Ekialdeko Kostan bizi izan zen, aitaren lanari esker. Elkarrizketa batzuetan aitortu duenez, bere familiaren ohiko joan-etorrien ondorioz, «eskolako neska berria» sentitzen zen beti, bere burua «alboratu samar» eta ezezaguna bezala deskribatzen du bigarren hezkuntzako urteetan, eta «bihotzeko min hori du, hamaiketakoaren erretiluarekin sartu eta non eseri ere ez izatea bezala».

Bigarren hezkuntzan zegoela, Cohasset-en (Massachusetts), Katek espainieraz hitz egiten ikasi zuen eta National Honor Society-ko (Ohorezko Elkarte Nazionala) kidea izan zen. Futbolean eta lacrossen jokatu zuen. Katek betidanik izan du zalditeriako karrerazalea izan da, eta hamalau urterekin zaldiketako txapelduna zen.

Kate Princetongo Unibertsitatean onartu zuten, baina lana zela eta, ez zen unibertsitate ospetsuan hasi.

Aktore ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zineman egin zuen lehen lana 1998 urtean izan zen, Nicholas Evansen The Horse Whisperer (euskaraz: Zaldiei xuxurlatzen zien gizona) eleberriaren egokitzapenean, eta bertan Judith pertsonaiaren papera lortu zuen, Scarlett Johanssonek interpretatu zuen protagonistaren lagunarena.

Produktoreak zaldizko gisa trebetasun horiek zituen norbait behar zuen, eta Kate erlojuaren kontrako A audizioetara eraman zuen. 2001 urtean, Los Angelesera joan zen bizitzera Kate, filmetako audioetarako aukera handiagoa izateko. Bere lehen rola 2002 urtean lortu zuen Blue Crush pelikulan, Estatu Batuetako leihatilan 40 milioi dolar bildu zituena.

2005ean, Superman Returns filmaren castingean izan zen, Lois Lane pertsonaia interpretatzeko. Kevin Spacey Beyond the Sea filmeko izar kideari esker lortu zuen film hori. Supermanen sagaren bertsio berri horretan, Lex Luthor interpretatu zuen Spaceyk. Filma 2006 urteko ekainaren 28an estreinatu zen.

1929 urteko depresioan girotutako film batean agertu zen, Season of Dust (hitzez hitzeko itzulpena, "Hauts-sasoia", baina ez titulu ofizialik), bere bikotekide ohi Orlando Bloom aktore ingelesarekin batera.

2008 urtean, 21 Black Jack filma egin zuen (kasinoa garaitzeko metodo bat aurkitu zuen ikasle talde bati buruzkoa). Jill Taylorr pertsonaia izan zen, Ben Cambellen (Jim Sturgess) bikotekide erakargarriaren papera. Film honrretan, Kevin Spaceyrekin lan egin zuen berriz.

2011 urtean Straw Dogs estreinatu zuen, eta berarekin batera Alexander Skarsgard ere aritu zen.

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orlando Bloom aktorearekin harremana izan zuen, kafe batetik kanpo ezagutu zuen eta ostean Eraztunen Jauna: Bi dorreak (ingelesez: The Lord of the Rings: The Two Towers) filmaren estreinaldian berriz ikusi zuen. Bikoteak, bi urteko harremanaren ostean, 2005 urteko otsailean bukatu zen harremana, eta horrek depresio batean murgildu zuen Kate. Ondorioz, kilo asko galdu zituen, eta, gainera, kameretatik urrundu behar izan zuen. Gero, James Rousseau modelo britainiarrarekin harremana hasi zuen, 2006 urteko irailean. Esan ohi da James Rousseau laguntza sentimental handia izan zela berarentzat eta bere anorexia gainditzen lagundu ziola. Bere harremana eten ez bazen ere, 2009 urteko azaroan, Kateren argazki erromantiko batzuk kaleratu ziren. Alexander Skarsgård aktoreak 2011ko Straw Dogs (euskaraz Lastozko Txakurrak) filmaren errodajean ezagutu zuen.[4] Michael Polish aktore, gidoilari, zuzendari eta ekoizlearekin ere izan du harremana. 2013 urteko abuztuaren 31n, Polishekin ezkondu zen, Philipsburgen, Montanan.

Besteak beste, lana hauexetan hartu du parte:[5][6][7]

  • La Fuerza de la Naturaleza (2020)
  • The I- Land (2019)
  • The domestics (2018)
  • Bus 657 El escape del siglo (2015)
  • Before I Wake (2016)
  • Life on the Line (2015)
  • 90 Minutes in Heaven(2014)
  • Siempre Alice (2014)
  • Homefront (2013)
  • Big Sur (2013)
  • Movie 43 (2013)
  • And While We Were Here (2012)
  • Black Rock (2012)
  • Straw Dogs (2011)
  • L!fe Happens (2011)
  • Another Happy Day (2011)
  • Little Birds (2011)
  • The Warrior's Way (2010)
  • 21: Blackjack (2008)
  • The Girl in the Park (2007)
  • Superman Returns (2006)
  • Bee Season (2005)
  • Beyond the Sea (2004)
  • Win a Date with Tad Hamilton! (2004)
  • Wonderland (2003)
  • The Rules of Attraction (2002)
  • Blue Crush (2002)
  • The Newcomers (2000)
  • Remember the Titans (2000) como Emma Hoyt
  • Young Americans (2000)
  • The Horse Whisperer (1998)
  1. Kateren bigarren izena Ann da, eta ez Anne. California Birth Index-en arabera, 1905-1995. Aldi horretan Kaliforniako Estatuan izandako jaiotzak erregistratzen ditu, eta Catherine Ann Bosworth sartzen du 1983ko urtarrilaren 2tik jaiotakoen artean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) «Kate Bosworth | Actriz, Producción» IMDb (kontsulta data: 2025-05-18).
  2. (Gaztelaniaz) «Kate Bosworth, en exclusiva: "Fue extraño y surrealista estar en el ojo público a los 18 años"» Harper's BAZAAR 2023-09-07 (kontsulta data: 2025-05-18).
  3. (Gaztelaniaz) España, Vogue. (2014-02-01). «Kate Bosworth: todo sobre la actriz, jinete e ícono de estilo» Vogue España (kontsulta data: 2025-05-18).
  4. Hilton, Hater. (19 de octubre de 2009). «Possible Couple Alert: Alexander Skarsgard and Kate Bosworth» The Hollywood gossip.
  5. (Gaztelaniaz) «Kate Bosworth» FilmAffinity (kontsulta data: 2025-05-18).
  6. (Gaztelaniaz) «Kate Bosworth : Películas y series, filmografía completa - Palomitacas» www.palomitacas.com (kontsulta data: 2025-05-18).
  7. (Gaztelaniaz) SensaCine. Kate Bosworth. (kontsulta data: 2025-05-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]