Katea (Irun)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bentak
Irun, Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Irun
Koordenatuak 43° 19′ 44″ N, 1° 48′ 58″ W / 43.32888889°N,1.81611111°W / 43.32888889; -1.81611111Koordenatuak: 43° 19′ 44″ N, 1° 48′ 58″ W / 43.32888889°N,1.81611111°W / 43.32888889; -1.81611111
Bentak hemen kokatua: Euskal Herria
Bentak
Bentak
Bentak hemen kokatua: Gipuzkoa
Bentak
Bentak
Altuera 50 m

Katea, Ventas edo Landetxa Irungo (Gipuzkoa) auzoa da.

Landetxa izena, herriko toponimo zaharrenetakoa izanik, bertan zegoen antzinako Landetxe edo Saletxetik datorkio. Saletxe horretan, Iruna sartzen eta Irundik ateratzen ziren produktuen salerosketak gauzatzen ziren. Salerosketak egiteko eskubidea, auzi askoren ondoren, 1564. urtean lortu zen, nahiz eta gai honen inguruan Hondarribiak beti eutsiko zion aurkako jarrerari.

Geroago,1788. urtean, katea bat ezarri zuten Gipuzkoako errepideak mantentzen lagunduko zuen bidesaria ordaintzeko.

Errege-bidearen ertzean kokaturiko bi aurkikuntza hauek, ardatz nagusi modura egungo Andrearriaga izeneko ibilbidea duen biztanlegune baten garapena ekarri zuten. Andrearriaga izena Oiartzungo udalerriarekiko mugan dagoen erromatarren garaiko hilarriaren eta ondoan izan zen izen bereko ermitaren oroimenez ezarri zen

Auzo honetan daude, hain zuzen ere, egun Irunen bultzatzen ari diren industrialde garrantzitsuenak. Industrialde hauek gainbehera gainditzeko eta enplegua sustatzeko borrokan ari dira; izan ere, Europako Batasunean erabat sartzeak eta hiriko zenbait industria itxi izanak izugarri areagotu zuten enpleguaren eskasia.

Auzo honetako kaleek euskal herrialdeen izenak dauzkate, hala nola, Bizkaia Lapurdi, Araba, Nafarroa Beherea; baita errota-izenak ere: Erroiarri, Arbiun, Harmugarrieta, Errota, Errotazar, Errotaberri. Beste toponimo batzuk erabili dira auzo honetako kaleak bataiatzeko: alde batetik, meategien izenak (San Nartziso); bestetik, baserrienak; Primautzar Gabiria, Aranibar, Txatxenea, Teileria Irurzunzar eta baita, harrobienak ere, Karobiga, Kisulabe eta Labeltze.

Auzoaren parterik handiena landa-eremura biltzen da. Alde honetan ustiatu daitekeen eremurik txikiena ere baserriak egokitzeko erabili izan da. Baserri guztiak auzo nagusiarekin komunikatzen dira antzinako bide-sare konplexu baten bidez. Gaurko egunean hormigoizko geruza bat dute bide horiek guztiek.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa