Kategoria eztabaida:Biokimika

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

"Fotosintesia" Azpikategoria agertzen da "Biokimika" Kategorian. Nire iritziz Azpikategoria hau ezabatu beharko litzateke, askoz egokiagoa baita "Fotosintesia" agertzea "Metabolismoa"ren barnean, eta -zehatzagoa izateko- "Anabolismoa"ren izeneko Azpikategorian. Ez da ahaztu behar fotosintesia, azken finean, prozesu anaboliko bat dela.

Era berean, ez zait egokia iruditzen "Zelularen arnasketa" izeneko Azpikategoria bat agertzea "Biokimika" Kategorian. Egotekotan, "Metabolismoa" Azpikategorian egon beharko litzateke, "Katabolismoa"ren multzoan. Arnasketa zelularra edo zelularen arnasketa, bistan denez, prozesu katabolikoa baita.

-Josu 11:18, 17 Apirila 2011 (UTC)

Beno, inork kontrakoa esaten ez badu aurrekoan proposatu dudan aldaketa egingo dut.

-Josu 14:00, 20 Apirila 2011 (UTC)