Kategoria eztabaida:Europako herriak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Izenaren inguruan[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, nire ustez kategoriaren izena "Estaturik gabeko nazioak" izan beharko luke, "Europako herriak" izena nahasgarria izan daiteke.--An13sa 14:28, 11 Martxoa 2010 (UTC)

Aupa, "Europako estaturik gabeko nazioak" tituluak konbentzitzen nau; oraingo zerrenda horretan Irlanda eta Galitziako kasuak besterik ez dira berkokatu behar eta gero falta diren asko kategoriarekin lotu; ez dugu honelako kategoriarik wikipedian eta kontinente guztietan osa daiteke honelako zerrenda bana. "Estatu" eta "nazio" kontzeptuak argi samarrak dira (edo...). Hala ere, "Europako estaturik gabeko herriak" ere argia litzateke, sarritan erabiltzen da, erdaretan bezala "pueblos sin estado" eta abar, ez da Astigarraga edo Barkoxez ari. Honekin lotuta uste dut infotaula batzuetan "Estatua" hitza erabili behar dela eta ez nahasgarria den "herrialdea": hauxe pasatzen da Espainiako udalerri infotaulan, argiago geratzen da Frantziako udalerri infotaula non "Estatua" ageri den. Hori aldatzea zelan ikusten duzue?--Lankide:Adrar (esan) 11:15, 3 Apirila 2010 (UTC)
Arrazoi duzu. Adibidez, Ingalaterra herrialdea da, baina ez da estatua. Horregatik termino horiek hobeto zehaztu beharko genituzke.--An13sa 11:37, 3 Apirila 2010 (UTC)