Kategoria eztabaida:Latindar herriak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

«Latindar herrialdeak» izenburua nahasgarria da[aldatu iturburu kodea]

Izan ere, herrialde terminoaren esanahia, oro har, bi hauetako bat izaten da:

  • Estatu independentea.
  • Euskal Herriaren zazpi probintzietako bakoitza.

Kultura batek batzen dituen jende taldearen izen zientifikoa etnia da, eta Wikipedian izen hori erabiltzen da gehienbat (kategoria hau Europako etniak kategoriaren barruan dago). Beraz, Latindar etniak izenburua litzateke egokiena. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 20:31, 9 Ekaina 2011 (UTC)

Ados. Are gehiago, "herrialde" hitzaren "alde" horrek eremu geografiko bat adierazten duela esango nuke.--Assar; (erantzun hemen) 20:38, 17 apirila 2014 (UTC)
Kategoriari izena aldatu diot eztabaida hau ikusi baino lehen. Herrialdeak ordez herriak idatzi dut. Ingelesezko Wikipedian termino hori (peoples) erabiltzen dela ikusi baitut; gero ikusi dut alemanierazkoan etnia baliatzen dela eta katalanezkoan berriz taldeak. Gauzak horrela, norbaitek beste hitz bat erabili behar dela uste badu, alda dezala. --Aihotz; (erantzun hemen) 17:10, 28 martxoa 2016 (UTC)