Kategoria eztabaida:Paris eta Euskal Herria

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kategoriaren inguruan[aldatu iturburu kodea]

Aurretik esan bezala, nire iritziz kategoria honek ez du errelebantziarik. Kategoria:Euskal diasporaren barnean koka daitezke hemengo 3 artikuluak edo euskal estatubatuarrak kategoria dagoen bezala euskal paristarrak moduko kategoria bat sortu edo. Paris eta Euskal Herria ez baitira izen egokiak kategoriarako.--An13sa 17:12, 3 Maiatza 2010 (UTC)

Nire ustez kategoriak badu errelebantziarik, baina, horretan ados nago, izena ez da egokia. euskal paristarrak pixkat arraroa da, baina hobeto ikusiko nuke...--Unai (esan) 17:16, 3 Maiatza 2010 (UTC)

An13sa, orain eztabaidatuko dugu baina lehengoan ezabatu egin zenuen beste barik, hori ez zen ondo egon. Izena ez da inportanteena baina gutxienez espero dut pertinentzia ikustea: ezabatuz gero informazio hori galtzen da "munduko diasporan"; bistan da "Parisekin lotura zuzena duten" euskal herritarrak (ez 3 horiek bakarrik) irudikatzeko errelebantea dela. Eta Unaik esan bezala "Euskal paristarrak" apur bat arraroa da eta gainera kategorian bestelako artikulu batzuk, pertsonei ez dagozkienak, sar litezkeela: adibidez "Parisko Euskal Etxea" egingo balitz. Baina esan bezala titulu egokiagoa topatzen baduzue, aurrera; inportanteena bi edukiak (Parisekin eta diasporarekin lotura) ordenatuta izatea da.--Adrar; (erantzunak) 17:33, 3 Maiatza 2010 (UTC)

Halako ezabaketak komentatu behar dira, bai, batez ere ekarpengilea ohiko lankidea denean. Zermoduz Kategoria:Euskal kultura Parisen?--Unai (esan) 17:39, 3 Maiatza 2010 (UTC)
Nigatik ondo; gutxi gorabehera ordenatze-lan hori erraztea da helburua. Beti dago denbora kategoriak berrordenatzeko, diasporaren munduak hazkunde handia izan dezake oraindik.--Adrar; (erantzunak) 21:40, 3 Maiatza 2010 (UTC)
Nigatik ere ondo. Barkatu ezabaketagatik.--An13sa 13:23, 4 Maiatza 2010 (UTC)
Egina
OK An13sa, gabon.--Adrar 21:26, 4 Maiatza 2010 (UTC)

Antzeko zalantza[aldatu iturburu kodea]

Aupa An13sa, Unai eta beste lankide guztiak. Alonso Salazar landuz okurritu zait bi kategoria aipatzea baina sortu baino lehen kontsultatzea nahiago. Bat "XV. mendeko jaiotzak" litzateke; urteenak sortuta daude, mendeekin zer egin jakingo duzue beteranoek. Bestea "Euskaldunak eta Ozeania" litzateke, oso garrantzitsua delako Salazar honek (eta beste euskaldun batzuek) Ozeaniako lur batzuekin (lehen europarrak heltzen...) duten lotura. Sortzekotan "Kategoria:Ozeania" delakoarekin edo lotu liteke baina hau ez da diaspora kontua, hau da gauza bat da diaspora kontzeptua eta beste bat "Euskaldunak mundutik" edo; zer okurritzen zaizue?--Adrar (erantzunak) 19:33, 9 Maiatza 2010 (UTC)