Katharina Henot

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katharina Henot

Bizitza
JaiotzaKolonia, 1570 (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaKolonia
HeriotzaMelaten-Friedhof (en) Itzuli1627ko maiatzaren 19a (56/57 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: asfixia
Familia
AitaJacob Henot
Anai-arrebak
Hezkuntza
HizkuntzakEarly New High German (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpostmaster (en) Itzuli
Friedrich Spee eta Katirin Henot estatuak Koloniako udaletxeko dorrean

Katirin Henot edo Henoth (Kolonia, Alemania, 1570 - Ibidem, 1627ko maiatzaren 19a) alemaniar posta-burua izan zen, sorgintzat salatua eta sorginkeriagatiko epaiketetan bizirik erre zutena Kolonian (Alemania). Herrialdeko sorgin-ehizaren biktima ezagunenetakoa da, eta Koloniako kasu garrantzitsuena. Alemanian posta-buru izatera heldu zen lehen emakumea ere izan zen, seguruenik.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heinrich Neudenekin ezkonduta zegoen Koloniako herritar errespetagarria eta eragin handikoa zen Katirin Henot. Harger Henot nebarekin batera (1571–1637), Jacob aitaren posta-bulegoa jaso zuen oinordetzan, eta Alemanian postako lehen emakumea izan zen, agian. Gatazka bat zuten Leonhard II von Taxis kondearekin, posta bulego nagusi bat sortu nahi baitzuen kondeak.

1626tik 1631ra, sorginen epaiketa handia egin zen Kolonia hirian. 1627an, moja bat "obsesionatuta" zegoen hiriko komentuan. Zurrumurruek Henot seinalatzen zuten, eta artzapezpikuaren batzordeak hura eta haren neba atxilotu egin zituen 1627ko urtarrilean, eta komentuko heriotza eta eritasun kasu batzuk magiaren bidez eragin izana leporatu zieten. Espetxeratu egin zuten Katirin eta fidantza eta babespeko askatasuna ukatu egin zitzaizkion.

Epaiketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henotek uko egin zion ezer onartzeari, baita torturak larri zauritu eta gaixotu ondoren ere. Hala ere, epaiketan errudun jo zuten, eta sorginkeriagatik bizirik erretzera kondenatu. Bere neba Harger (edo Hartgier) Henot hura askatzen saiatu zen, gorte inperialean zuzenean apelatuz, baina ez zuen arrakastarik izan.

Bere aurkako epaiketa juridikoki desegokitzat jotzen da, garaiko legearen arabera ere bai. Henot hiriko agintarien konspirazio baten biktima izan zela uste dute ikerketa modernoek. Exekutatu ondoren bere neba haren izena garbitzen saiatu zen, baina 1629an Christina Plumek, Koloniako sorgin-epaiketen biktimetako batek, sorgin izendatu zuen neba ere. 1631n atxilotu egin zuten eragin handia zuten hainbat herritarrekin, baina epaiketak geroxeago eten egin ziren.

Koloniako Udalak ebazpen bat eman zuen 2012ko ekainaren 28an Katirin Henot eta XVII. mendean hiriko sorgin-jazarpenaren beste biktimak kargugabetzeko.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Katharina Henot - Biografía | KripKit» kripkit.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-13).[Betiko hautsitako esteka]
  2. (Gaztelaniaz) «Absuelta una bruja en Alemania 400 años después de quemarla» La Vanguardia 2012-02-14 (Noiz kontsultatua: 2022-07-13).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Johannes Junus
  • Sorgin-epaiketak Wurzburgon
  • Pappenheimer familia
  • Merga Bien

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]