Katharina Liensberger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katharina Liensberger

Bizitza
JaiotzaFeldkirch (en) Itzuli1997ko apirilaren 1a (27 urte)
Herrialdea Austria
Jarduerak
Jarduerakeskiatzaile alpinoa

katharina-liensberger.at
Facebook: liensberger.katharina.at Olympic.org: katharina-liensberger Edit the value on Wikidata

Katharina Liensberger (Feldkirch, 1997ko apirilaren 1a) eskiatzaile austriarra da. Neguko Olinpiar Jokoetan hiru domina eskuratu ditu alpetar eskian[1].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko urtarrilean Europako gazte mailako Kopan hirugarren egin zuen. 2017an gazte mailako Munduko txapelketan bi zilarrezko eskuratu zituen eta 2018an beste bat.

2018ko Pyeongchangeko Jokoetan bigarren egin zuen alpetar eskiko talde mistoan. 2021ean Cortina d'Ampezzo jokaturiko Munduko txapelketan titulua eskuratu zuen eslalom erraldoian eta talde mistoan. Brontzezko domina bat ere eskuratu zuen.

2022ko Pekingo Jokoetan txapeldun olinpikoa izan zen talde mistoan eta zilarrezko domina jaso zuen eslalomean[2].

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Pyeongchang ( Hego Korea) 2. lekua, zilarrezko domina Talde mistoa
2022 Pekin ( Txina) 1. postua, urrezko domina Talde mistoa
2022 Pekin ( Txina) 2. lekua, zilarrezko domina Eslaloma
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Åre ( Suedia) 2. lekua, zilarrezko domina Talde mistoa
2021 Cortina d'Ampezzo ( Italia) 1. postua, urrezko domina Eslalom erraldoia paraleloan
2021 Cortina d'Ampezzo ( Italia) 1. postua, urrezko domina Eslaloma
2021 Cortina d'Ampezzo ( Italia) 3. postua, brontzezko domina Eslalom erraldoia
Munduko txapelketak (Gazte mailan)
Urtea Lekua Domina Proba
2017 Åre ( Suedia) 2. lekua, zilarrezko domina Eslalom erraldoia
2017 Åre ( Suedia) 2. lekua, zilarrezko domina Talde mistoa
2018 Davos ( Suitza) 2. lekua, zilarrezko domina Eslalom erraldoia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «LIENSBERGER Katharina - Athlete Information» www.fis-ski.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
  2. (Ingelesez) «Beijing Winter Olympics: Austria win gold in mixed team, Shiffrin’s US miss out» gulfnews.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]