Kathleen Booth

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kathleen Booth
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKathleen Hylda Valerie Britten
JaiotzaStourbridge (en) Itzuli1922ko uztailaren 9a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaSooke (en) Itzuli2022ko irailaren 29a (100 urte)
Hobiratze lekuaErrausketa (hileta-ohikunea)
Familia
Ezkontidea(k)Andrew Donald Booth (en) Itzuli  (1950 -  2009)
Hezkuntza
HeziketaLondresko Unibertsitatea 1950) doktore
King Edward VI High School for Girls, Birmingham (en) Itzuli
(1934 - 1939)
Pate's Grammar School (en) Itzuli
(1939 - 1941)
Royal Holloway, University of London (en) Itzuli
(1941 - 1944)
TesiaWind Tunnel Blockage (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria, matematikaria, ingeniaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Royal Aircraft Establishment (en) Itzuli  (1944 -  1946)
Birkbeck, University of London (en) Itzuli  (1946 -  1962)
Saskatchewango Unibertsitatea  (1962 -  1972)
Lakehead University (en) Itzuli  (1972 -  1978)
Lan nabarmenak

Find a Grave: 245209671 Edit the value on Wikidata

Kathleen Booth, jaiotzez Kathleen Britten, (1922ko uztailaren 9a - 2022ko irailaren 29a) britainiar informatikaria izan zen. Birkbeck College-ko lehen ordenagailu-sistemetarako lehen mihiztatze-lengoaia idatzi eta mihiztatze-kodea diseinatu zuen. Garai hartako hiru ordenagailu aitzindari diseinatzen lagundu zuen: ARC (Automatic Relay Calculator), SEC (Simple Electronic Computer) eta APE(X)C. 2022ko irailaren 29an hil zen Kanadan, 100 urte zituela.[1][2][3][4][5][6]

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kathleen Britten Stourbridgen jaio zen, Worcestershiren, Ingalaterran.[7] Matematika Zientzietako lizentziatura lortu zuen Londresko Unibertsitatean 1944an, eta Matematika Aplikatuetako doktoretza 1950ean. 1950ean Andrew Booth lankidearekin ezkondu zen, eta harekin bi seme-alaba izan zituen.[8]

Testuinguru historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konputagailuak asmatu zirenean hasi zen Kathleen ikerketan. Ekarpen nabarmenak egin zituen berak garai hartan.

Konputagailu bat nola antolatu zitekeen asmatu zen garaia (1940-1960)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1940ko eta 1950eko hamarkadetan ezarri ziren gaur egun oraindik erabiltzen diren konputagailuen oinarriak.

Garai horretan Andrew Boothek (Kathleen senarra izango zenak) Automatic Relay Computer edo Calculator (ARC) delakoa diseinatu zuen. Kathleenek eta bere laguntzailea zen Xenia Sweetingek konputagailu hura eraiki zuten. Gerora John Von Neumannekin biltzeko aukera izan zuten eta haren ideiak entzun ostean ARC2 konputagailua diseinatu eta eraiki zuten, oraingoan, programak eta datuak gordetzeko adina memoriarekin. Horrela, etengailu guztiak aldatzea ez zen beharrezkoa izango beste programa bat exekutatzeko. Dena den, zeroko eta batekoen bidez programatu behar izatea astuna zen eta erroreak nozitzeko joera ere handia zen. Horregatik, gizakiarentzako ulerterrazagoa izango zen mihiztadura-lengoaia sortu zuen Kathleenek 1947an. Orduan eman zitzaion izena contracted notation edo laburtutako notazioa izan zen.[1]

Konputagailuaren portaera kontrolatzeko programak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informatikan, konputagailuen portaera kontrolatzeko idazten dira programak eta horretarako programazio-lengoaiak erabiltzen dira. Hizkuntza sinbolikoa edo goi-mailako programazio-lengoaiak gizakiontzako maneiagarriagoak dira, baina konputagailuek ez dituzte ulertzen. Oinarri-oinarrian konputagailuak zenbaki-sistema bitarra (batekoak eta zerokoak) baino ez du ulertzen eta gainera konputagailu bakoitzak bere kode espezifikoak erabiltzen ditu. Horregatik, goi mailako lengoaian programatu behar da, eta gero programa-kode horiek itzuli behar dira. Hasieran mihiztadura-lengoaiara eta gero kode bitarrera.[1]

Programak idazteko modu erosoen bila, kode bitar irakurgaitzean bakarrik ez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kathleenek lehen mihiztadura-lengoaia sortu zuenean oraindik ez zen goi-mailako programazio-lengoaiarik existitzen. Lehen konpiladorea urte batzuk beranduago sortu zen. Baina hori ez zen zailtasuna izan Kathleenek lanean jarrai zezan eta gaur egungo Adimen Artifizialaren lehen urratsak egin zitzan, hain zuzen ere, gaur egun horren lagungarri zaizkigun itzultzaile automatikoen lehen urratsak ere berak eman baitzituen.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birkbeck Collegen lan egin zuen 1946 eta 1962 artean.[9] Estatu Batuetara bidaiatu zuen 1947an, Andrew Boothen ikerketa-laguntzaile gisa.[10] Erresuma Batura itzultzean, "Erabilera anitzeko ordenagailu digital elektroniko baten diseinuan kontsiderazio orokorrak" liburuaren egilekide izan zen. Bertan, ARCtik ARCrainoko jatorrizko birdiseinuaren aldaketak deskribatzen ditu, von Neumann arkitekturaren bidez.[9] ARC mihiztatzaile-lengoaia izan zen haren ekarpenen zati bat.[11] ARC osagaiak ere eraiki eta mantendu zituen.

1947 eta 1953 bitartean, Kathleen eta Andrew Booth-en taldeak hiru makina ekoitzi zituen: ARC (Automatic Relay Computer), SEC (Simple Electronic Computer), eta APE(X)C (All-purpose Electronic (Rayon) Computer).

Booth-ek ARC eta APE(X)C sistemetan egindako lanaz artikuluak argitaratu zituen aldizka, eta "Automatic Digital Calculators" (1953) argitalpena idatzi zuen, "Planning and Coding" programazio-metodoa azaltzen zuena. Informatika-fakultatete bat (School of Computer Science and Information Systems) sortu zuen 1957an Birkbeck College-n, Andrew Booth eta J.C. Jennings-ekin batera.[9] 1958an berak programazio-ikastaroko irakaslea izan zen.[9]

1958an APE(X)C ordenagailuetarako programatzeko moduari buruzko lehen liburuetako bat idatzi zuen.[12]

Neurona-sareez egin zuen ikerketari esker, patroiak eta irudiak ezagutzen zituzten programa egokiak lortu ziren, animaliek egiten dutena simulatuz.[4]

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kathleen Booth 2022ko irailaren 29an hil zen Kanadan 100 urte zituela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Larraza, Edurne. (2022-12-21). «Kathleen Booth (jaiotzez Britten)» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2023-03-13).
  2. Merino, Marcos. (31 de octubre de 2022). Kathleen Booth creó el lenguaje ensamblador y fue pionera de la inteligencia artificial. Ha muerto a los 100 años. .
  3. Pedreira, Javier. (30 de octubre de 2022). «Ha muerto Kathleen Booth, la autora del primer lenguaje ensamblador» Microsiervos.
  4. a b Johnson, Roger. (abril de 2008). "50 Years of Computing at Birkbeck". Birkbeck College, Universidad de Londres.
  5. Death at The Register. .
  6. Booth, Kathleen HV. «Machine language for Automatic Relay Computer» Birkbeck College Computation Laboratory (University of London).
  7. «Kathleen Booth - Computing History» www.computinghistory.org.uk (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  8. «Dr. Kathleen Booth (nee Britten)» IT History Society 21 de diciembre de 2015.
  9. a b c d School of computer science and information systems: A short history. in: 50 years of Computing. Birkbeck School of Computing..
  10. Alan Turing and His Contemporaries: Building the World's First Computers. ISBN 978-1-78017-105-0..
  11. «History» About. Birkbeck School of Computing..
  12. Booth, Kathleen HV. (1958). Programming for an Automatic Digital Calculator. Butterworths..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]