Katilina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katilina

Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - K.a. 62
Pretore

K.a. 68 - K.a. 68
Afrika Prokontsularrako Propraetor (en) Itzuli

K.a. 67 - K.a. 66
Bizitza
JaiotzaAntzinako ErromaK.a. 108
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaPistoiaK.a. 62 (45/46 urte)
Heriotza modua: guduan hila
Familia
AmaBelliena
Ezkontidea(k)Gratidia (en) Itzuli
Aurelia Orestilla (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria

Katilina (latinez: Lucius Sergius Catilina; K.a. 108K.a. 62) Erromatar Errepublika beranteko politikari erromatarra izan zen. Handiki familia batean sortu zen. Gainbehera etorritako noble batzuek lagunduta, K.a. 63. urtean kontsulen aurkako konplot bat prestatu zuelako da ezaguna, batez ere. Zizeronek, haren etsai amorratuenak, konspirazioaren berri izan zuen, eta, Erromako Senatuko bilkura ospetsuenetako batean, denen aurrean Katilina salatu zuen. Honen ondorioz, Katilinak Erroma utzi behar izan zuen, bere lagunak atxilotu eta hil zituztelarik. Hurrengo urtean Pistoian (gaur eguneko Italia) hil zuten bera ere.

Katilinaren nortasuna ilun geratu da. Zizeronek (Catilinariae) eta Salustiok (De conjuratione Catilinae) aurkeztu zuten gazte handinahi eta doilorraren irudia baizik ez da geratu hartaz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Katilina Aldatu lotura Wikidatan