Katsuko Saruhashi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katsuko Saruhashi
Bizitza
JaiotzaTokio1920ko martxoaren 22a
Herrialdea Japonia
HeriotzaTokio2007ko irailaren 29a (87 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Hezkuntza
HeziketaToho University (en) Itzuli 1943)
Tokioko Unibertsitatea 1957) doktoretza : kimika
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, geologoa eta geochemist (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Toho University (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaScience Council of Japan (en) Itzuli

Katsuko Saruhashi (japonieraz: 猿橋 勝子) (Tokio, 1920ko martxoaren 22a-2007ko irailaren 29a) japoniar geokimikari ospetsua izan zen. Itsasoan ematen diren kutsadura prozesuak aztertu zituen, besteak beste, euri erradiaktiboaren eta karbono dioxidoarena. Halaber, feminista zen eta horrelako borroketan ezaguna izan zen ere bai, besteak beste Japoniako Emakume Zientzialarien Elkartea sortuz.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saruhashi Tokion jaio zen eta Emakumeentzako Zientzien Kolegio Inperialean (Toho Unibertsitateko aurrekaria) graduatu zen, 1943an. Gero, Meteorologia Ikerketa Institutuan egin zuen lan, Meteorologia Behatoki Zentnrala (geroago Japoniako Meteorologia Agentzia), eta bere laborategi geokimikoan lan egin zuen Yasuo Miyakerekin, bere tutorea. 1950ean, Miyakeren gomendioan oinarrituta, itsasoko uretako CO2 mailak ikertzen hasi zen. Garai hartan,nar izan zituen.[2] Kimikan doktoretza lortu zuen 1957an, Tokioko Unibertsitatean, unibertsitate horretako doktoretza lortu zuen lehen emakumea izanik.

1954an, Estatu batuek Bikini atoloiko proba nuklearrak egin ondoren, Japoniako gobernuak Saruhashiren laborategi geokimikoari eskatu itsasoko eta euri-uretako erradioaktibitatea aztertzeko eta kontrolatzeko eskatu zion. Japoniako atunontzi bat aurkitu zen proben eraginpean eta bertako langile guztiek gaixotu egin zuten. Saruhashik aurkitu zuen urte eta erdi ondoren erradioaktibitatea Japoniara iritsi zela itsas uretan.

1964rako, erradioaktibitate mailek erakutsi zuten Ozeano Bareko ipar mendebaldeko eta ekialdeko urak erabat nahastuta zeudela, eta 1969rako erradioaktibitatearen aztarnak ozeano osoan hedatu zirela. Jaitsiera erradioaktiboaren ondorioak munduan zehar nola hedatu daitezkeen frogatu zuen lehen ikerketa izan zen hau. Geroago, 70eko eta 80ko hamarkadetan, euri azidoaren eta haren efektuen azterketan jarri zuen arreta.

2007an, Saruhashi bere Tokioko etxean hil zen neumoniak jota. 87 urte zituen.

Sari eta ohoregarri batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1958 - Japoniako Emakume Zientzialarien Elkartea sortu zuen, emakumeen presentzia zientzian indartzeko eta mundu-bakearen alde.
  • 1979 - Geokimiko Latorategiaren burua izendapena.
  • 1980 - Japoniako Batzorde Zientifikoaren lehen emakumea izendatu zuten.
  • 1981 - Emakumeentzat Avon Sari Berezia.
  • 1981 - Saruhashi saria sortu zuen. Sari hori emakume zientzialariei ematen zaie.
  • 1985 - Miyake saria geokimika alorrean jaso zuen lehen emakumea izan zen. como geoquímica.
  • 1993 - Itsasoaren Zientzien Elkarteak ematen duen Tanaka saria.

Japoniako Geokimika Elkatearen eta Japoniako Ozeanografia Elkartearen ohorezko partaidea izan zen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Yount, Lisa (1996). Twentieth Century Women Scientists. New York: Facts on File. ISBN 0-8160-3173-8.
  2. https://archive.org/details/twentiethcentury00youn_0
  3. Yount, Lisa, p. 58, ISBN 0-8160-3173-8

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]