Katuki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katuak kaiolan Txinako katuki-jatetxe batean.

Katukia gizakiak jateko prestatutako katu okelari deritzo. Herrialde batzuetan ohikoa da katukia jatea; bestetan, ordea, txirotasunak edo gerrak sortutako janari urritasunak bultza lezake jendea okela hau jatera.

Kontsumoa kontinenteka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historiaurreko giza gorotzetan basakatuen hezur-aztarnak aurkitu dira.[1]

Kamerungo herri-kultura batzuetan katuak jateko festa bat egiten da, horrek zorte ona ekar dezakeelakoan.[2]

Mendebaldeko Afrikan katukia jan ohi da, baina batez ere Ghanan, Boli Kostan eta Togon.

Amerikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perun, Lima hiriburuaren iparraldeko eta hegoaldeko zenbait herritan katu haragia jan ohi da.[3]

Asian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinako hego-ekialdeko Guangdong eta Guangxi probintzietan, batez ere adineko pertsonek, katukia jaten dute neguko hilabeteetan berogarri ona baiteritzote. Txinako iparraldean, ordea, katua jatea erabat gaitzesgarri deritzote.

Guangdongen katu-okela dragoia, tigrea eta fenixa izeneko plater tradizionalaren osagaietako bat da.[4]

Indian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narikurava komunitate indigenaren baitan gizonezko haur baten jaiotza ospatzeko katu okela prestatzen den lekukotasuna eman da.[5]

Japonian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japonian katukia jan ohi zen Tokugawa Aroaren amaiera arte XIX. mendean.

Korean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzina herriak katukia tonikarekin prestatzen zuen neuralgia eta artritis gaitzen aurkako sendagaia zelakoan. Gaur egun, ordea kontsumo-ohiturak aldatu dira eta katua jatekotan, katu zopa izan ohi da.

Vietnamen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katua jan ohi da, nahiz eta teknikoki legez kanpokoa izan. Menuetan ageri ohi da tiểu hổ (euskaraz: tigrekume) eufemismopean. Gainera, iparraldeko vietnamdarrek ustez dute katuaren behazunak ezaugarri afrodisiakoak dituela.

Europan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suitzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suitzan katu eta txakur okela egin daiteke baldin eta norberak kontsumitzeko bada. Hala ere, hauen salerosketa legez debekatuta dago.[6]

Ozeanian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Australian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Australiako aborigenek basakatuak erretzen dituzte sutzarretan. Gainera, katu erregosia duten errezetak sortu dituzte. Australiako beste biztanle batzuek katuak harrapatu eta jaten dituzte tokiko faunarako kaltegarriak diren aitzakiaz. Zientzialariek ohartarazi dute katuak jatea gizakiontzako osasungaitza dela dituzten bakterio eta toxina arriskutsuengatik.[7]

Erlijioen iritziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Judaismoko kaxrut legeek eta islameko janariari buruzko legeek katukia jatea debekatzen dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Taylor, David; Negus, Daphne; King, Dave; Burton, Jane. (1989). The Ultimate Cat Book. Simon and Schuster, 9 or. ISBN 978-0-671-68649-9..
  2. (Ingelesez) Ngwa-Niba, Francis. (2003ko martxoaren 17a). The cat eaters of Cameroon. (Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 5a).
  3. (Gaztelaniaz) «Miaustura: un polémico festival peruano donde comen carne de gato» RT en Español 2017ko irailaren 30a (Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 10a).
  4. (Ingelesez) Foreman, William. (2008ko abenduaren 18a). Fox News (Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 5a).
  5. (Ingelesez) «For Biryani In Chennai, Cats Are Being Boiled Alive, Sold For Rs 100 Per KG» HuffPost 2016ko azaroaren 1a (Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 9a).
  6. (Ingelesez) Hall, Allan. (2013ko urtarrilaren 1a). «Farmers in Switzerland routinely EATING cats and dogs with their meals» Daily Mail (Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 10a).
  7. (Ingelesez) Mercer, Phil. (2007ko irailaren 2a). Australians cook up wild cat stew. (Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 5a).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]