Kay Sage
| Kay Sage | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Watervliet, 1898ko ekainaren 25a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Woodbury, 1963ko urtarrilaren 8a (64 urte) |
| Heriotza modua | suizidioa |
| Familia | |
| Aita | Henry M. Sage |
| Ama | Anna Wheeler Sage |
| Ezkontidea(k) | Ranieri Bourbon del Monte Santa Maria (en) Yves Tanguy (1940 - 1955) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | margolaria, autobiografialaria, eguneroko-idazlea, ilustratzailea, olerkaria, artista eta ekoizlea |
| Lantokia(k) | Paris Erroma Woodbury eta New York |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Mugimendua | surrealismoa |
| Genero artistikoa | izadi hila paisaia margolaritza arte abstraktua |
Katherine Linn Sage, ezaguna Kay Sage izenez (Woodbury, Connecticut, AEB, 1898ko ekainaren 25a – Albany, New York, 1963ko urtarrilaren 8a), estatubatuar artista, margolari surrealista, autobiografoa, ilustratzailea eta poeta izan zen.[1][2][3][4]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albanyn jaio zen, New Yorken. Klase ertain altuko familia aberats baten bigarren alaba izan zen. Gurasoak Henry Manning Sage eta Annie Wheeler Ward izan ziren. Virginiako Foxcroft Schoolen ikasi zuen, eta bertan ezagutu zuen Flora Payne Whitney lagun handia, Whitney, Payne eta Vanderbilt ondasunen oinordekoa, eta Whitney Museum-en sortzaileetako bat.
Gaztaroaren zati handi bat Europan zehar eman zuen amarekin bidaiatzen, izpiritu libreko emakume bat, bere baliabide zabalei esker inoiz itzaliko ez zen bidaiatzeko grina garatu ahal izan zuena.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Italiako Rapallon finkatu zen 1920ko hamarkadaren hasieran Erroman ikasketak garatzeko. 1924an Ranieri di San Faustino printzea ezagutu zuen, bere lehen senarra bihurtu zen italiar noblea. Baina aisialdi aberatseko bizitzak ez zuen asetzen; eta goi-gizartean 10 urtez bizi ostean, geroago "zingira geldi" deitu zion horretan, senarrarengandik banandu eta bere asmo artistikoak betetzeari ekin zion.
Gero Parisera joan zen bizitzera eta mugimendu surrealistarekin bat egiten hasi zen. Hasiera batean ez zuen surrealisten artean harrera adiskidetsurik izan, beharbada "San Faustino printzesa" bezala izandako iragan aristokratiko eta pribilegiatuaren eraginez.
1937. urtean Heinz Henghes lagunak Yves Tanguy frantziar margolaria aurkeztu zion eta harreman sentimental luzea hasi zuten. Bigarren Mundu Gerraren hasieran, Sage Ameriketako Estatu Batuetara itzuli zen eta artista askoren asiloa prestatzen lagundu zuen, horien artean Tanguy zegoen, laster bere bigarren senarra izan zena.
Sage eta Tanguy Renon ezkondu ziren, Nevadan, 1940ko abuztuaren 17an. Gerra ostean, bikoteak landetxe zahar bat erosi zuen Woodbury-n, Connecticut-en, eta artisten estudio bihurtu zuten; bertan igaro zuten euren bizitza osoa, euren bizitza artistikoa margotzen eta garatzen. Tanguy hil zenean, 1955ean, Sagek min handia hartu zuen. Gero eta lan gutxiago pintatzen zituen, poesia burutsu eta zinikoa garatuz, birtualki preso bilakatzen zen bitartean. Geratzen zitzaion kemen apurra Tanguyren lanak kritikarien aurrean defendatzeko eta bere lanen katalogoak prestatzeko erabiltzen zuen.
1943an, New Yorkeko Art of this Century Peggy Guggenheim arte galerian egin zen The Exhibition by 31 Women erakusketan hartu zue parten.[5]
Sage pintura utzi zuen kataratak garatzeagatik eta Tanguy galtzeak eragindako depresioarengatik. Bostonera joan zen ebakuntza egitera. Baina ikusmena galdu arren, Sagek artelan bikain batzuk sortzen jarraitu zuen. 1961ean, New Yorkeko Viviano Galeriak Sageren olerki eta eraikuntza erakusketa bat aurkeztu zuen, "Your Move" izenekoa. Eraikuntzak hiru dimentsioko lanak ziren, hainbat materialez egindako lanak, kableak, harriak eta balak barne. Lan horiek Mattatuck Museum-en gordetzen dira, Waterbury-n, Sage bizi izan zen lekutik hurbil. Mattatucken ere Sageren lan aurresurrealista asko eta objektu pertsonalak gordetzen dira.
1959an bere buruaz beste egiten ahalegindu zen, baina huts egin zuen. Bere bigarren saiakeran, ostera, 1963ko urtarrilaren 8an lortu zuen, Tanguyren urtebetetzetik hiru egunera (urtarrilaren 5ean). 64 urte zituen. Erraustu egin zuten, eta Pierre Matisse lagunak haren errautsak Bretainiako kostaldean barreiatu zituen, senarraren errautsekin batera.
Baharbada, ezinbestean, Sageren margolanak Yves Tanguy senarrarenen itzalean kokatzeko joera izan dute kritikariek. Egia da Sageren margolanak, senarrarenak bezala, ikuskizun desolatu handiak dituela, lur surrealistak, Giorgio de Chiricoren oroitzapenak dituzten munduetan galduta diruditen forma bitxiak dituztenak, Tanguyrenak ere bai.
Lan aipagarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- A Little Later (1938)
- My Room Has Two Doors (1939)
- This Morning (painting)|This Morning (1939)
- Danger, Construction Ahead (1940)
- Margin of Silence (1942)
- The Fourteen Daggers (1942)
- At The Appointed Time (1942)
- From Another Approach (1944)
- I Saw Three Cities (1944)
- In the 3rd Sleep (1944)
- The Upper Side of the Sky (1944)
- Ring of Iron, Ring of Wool (1947)
- The Instant (1949)
- The Morning Myth (1950)
- Small Portrait (1950)
- Men Working (1951)
- Tomorrow for Example (1951)
- Unusual Thursday (1951)
- On the Contrary (1952)
- Third Paragraph (1953)
- No Passing (1954)
- Hyphen (1954)
- Tomorrow is Never (1955)
- Le Passage (1956)
- Summer (data ezezaguna)
Erakusketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1936, Milango Galleria del Milione
- 1938, Salon des Surindependants Parisen, France 1940, Matisse Galeria
- 1947-1948, John Herron Art Museum Indianapolisen, Indianan (Estatu Batuak) - 60 "Contemporary American Paintings" urteko erakusketa
- 1954, Wadsworth Atheneum Hartford-en, Connecticut (Ameriketako Estatu Batuak) -erakusketa Yves senarrarekin batera
- 1960, Catherine Viviano Gallery, New York - Atzera begirako erakusketa
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- China Eggs - Kay Sage
- Piove in Giardino - Kay Sage
- The More I Wonder (1957),
- Demain, Monsieur Silber,
- Faut dire c'qui est,
- Mordicus -
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Kay Sage - 20 obras de arte - pintura» www.wikiart.org (kontsulta data: 2026-07-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Kay Sage: la pintora que renunció a la realeza por el surrealismo» MÁS LITERATURA (kontsulta data: 2026-07-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Larrea, Diana. (2022-06-24). «Kay Sage (1898-1963)» Tal día como hoy (kontsulta data: 2026-07-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Mantilla, Daniel Días. (2025-11-23). «Kay Sage: la impasible tensión de lo eterno» alastensas.com (kontsulta data: 2026-07-03).
- ↑ «The 31 Women Collection | Collected by Jenna Segal of Segal NYC» The 31 Women.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Kay Sage» Female Surrealist Artists (Artistas surrealistas femeninas). Two Sage paintings.
- Kay Sage ou le surréalisme américain by Chantal Vieuille, French biography published by Complicites, París 1995.
- Kay Sage Papers Online at the Smithsonian Archives of American Art Publicado en 1983, obra de Stephen Robeson Miller [modelo de lo que la misma Sage compiló para Yves Tanguy (Pierre Matisse Editions, 1963)]: un resumen de su obra/Un receuil de ses oeuvres; incluye la biografía al completo de la artista con 75 páginas de cronología biográfrica y una extensa bibliografía (con la posibilidad que pueda ser publicado en formato libro). Hay una parte de la colección denominada "The Stephen Robeson Miller Papers about Kay Sage: microfilm reel nos. 2886-2888" que resume alrededor de 2000 documentos fechados entre 1898 y 1983). [Página en inglés, y en la actualidad con el acceso restringido].
- 1898ko jaiotzak
- 1963ko heriotzak
- Connecticutarrak
- Emakume artistak
- Ameriketako Estatu Batuetako artistak
- Margolari surrealistak
- Emakume suizidak
- Ameriketako Estatu Batuetako suizidak
- Autobiografoak
- Emakume poetak
- Ameriketako Estatu Batuetako poetak
- Ameriketako Estatu Batuetako ilustratzaileak
- Emakume ilustratzaileak