Kayseri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kayseri
Kayseri
metropolitan municipality in Turkey (en) Itzuli
Kayseri Turkey.jpg
Administrazioa
Herrialdea Turkia
ProbintziaKayseri
Izen ofizialaKayseri
Jatorrizko izenaKayseri
Posta kodea38x
Geografia
Koordenatuak38°43′21″N 35°29′15″E / 38.7225°N 35.4875°E / 38.7225; 35.487538°43′21″N 35°29′15″E / 38.7225°N 35.4875°E / 38.7225; 35.4875
Altuera1050
Demografia
Biztanleria1.389.680 (2018)
Green Arrow Up.svg1.329.680 (1834)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia352
Ordu eremuaUTC+02:00
Hiri senidetuakMostar, Krefeld, Naltxik, Miskolc, Homs, Sialkot (en) Itzuli, Yongin (en) Itzuli eta Pavlodar
http://www.kayseri.bel.tr

Kayseri[1] Turkiako hiri bat da, izen bereko Kayseri probintziako hiriburua. Anatolia erdialdean dago, Kapadozia eskualdean. Antzinean Zesarea Kapadoziakoa[1] zuen izena

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kayseri metropoli-hirian bost barruti daude: Kocasinan, Melikgazi, eta 2004. urtetik hona Hacılar, İncesu eta Talas.

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004. urtean barruti berriak Kayseriko udal-eremuan sartu zirenetik biztanleria ere nabarmen hazi da: 2000. urtean 536.392 biztanle inguru zeuden, eta 2007.enean 696.833 inguru zeuden. 2011. urtean 844.656 biztanle zeuden Kayserin.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kayserin klima kontinentala daukate batez ere, klima semiaridoaren ezaugarriekin. Orokorrean, neguak oso hotzak izaten dira, elurteekin; uda bero eta lehorrak izaten dira, gauez hotz egiten duen arren, hiriaren altuerarengatik. Euria udaberrian eta udazkenean egiten du batez ere, baina ez dago urtaro euritsurik.

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Kayseri)   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.0 20.1 26.6 31.2 33.4 36.0 40.7 40.0 36.0 32.6 24.8 21.0 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 3.9 5.9 11.6 17.5 22.1 26.7 30.5 30.7 26.6 20.1 12.3 5.9 17.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -6.7 -5.1 -1.3 3.4 6.8 9.8 12.2 11.6 7.5 3.8 -1.0 -4.5 3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -28.1 -28.4 -28.1 -11.6 -5.5 -0.4 3.7 2.1 -2.5 -8.3 -16.2 -25.5 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 33.6 33.6 42.5 57.2 56.6 35.9 14.3 8.5 12.9 34.8 37.2 39.0 406.1
Euri egunak (≥ 1 mm) 11.6 11.6 12.3 13.5 13.5 8.4 2.8 2.4 4.2 7.9 9.3 11.6 109.1
Elur egunak (≥ 1 mm) 9 9 6 1 0 0 0 0 0 0 3 8 36
Eguzki orduak 89.9 112 151.9 183 254.2 309 362.7 350.3 270 201.5 138 80.6 2503.1
Hezetasuna (%) 76 72 62 58 56 50 44 44 47 58 69 77 59.4
Iturria (1): Devlet Meteoroloji İşleri Genel Müdürlüğü[2]
Iturria (2): Weather2[3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirian K.a. 3000. urte ingurutik bizi izan da gizakia: inguruan Kültepe merkataritza-gunea kokatu zenez, historikoki izan da merkataritza-bide nagusietako kokaleku garrantzitsu eta estrategikoa, besteak beste Zetaren Bidea igarotzen zen bertatik. Mendeetan jarraitu izan du garrantzi horrekin.

Erromatarren sasoian hiriaren izena Zesarea Kapadoziakoa (Caesarea Cappadocia) izan zen, eta Cesarea Mazaca ere esaten zioten.

Senidetutako hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]