Kazakhstan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kazakhstango Errepublika
Қазақстан Республикасы
(Qazaqstan Respūblīkasy)
Республика Казахстан
(Respublika Kazakhstan)
Kazakhstango bandera
Bandera

Kazakhstango armarria
Armarria

Goiburua: Ez du
Nazio ereserkia:
Nire Kazakhstan
Kazakhstan: kokalekua
Hiriburua Astana
51°10′N 71°30′E / 51.167°N 71.500°E / 51.167; 71.500Koordenatuak: 51°10′N 71°30′E / 51.167°N 71.500°E / 51.167; 71.500
Hizkuntza ofiziala(k) Kazakhera, Errusiera
Gobernua
Presidentea
Lehen ministroa
Errepublika
Nursultan Nazarbajev
Daniyal Akhmetov
Independentzia
SESBetik

1991 abenduaren 16
Eremua
• Guztira
• Ura

2.717.300 km² (9.)
% 1,7
Biztanleria
• Zenbatespena (2004)
• Dentsitatea

Herritarra

15.185.844 (61.)
5,6 biztanle/km² (182.)

Kazakhstandar, kazakh
Dirua Tenge (KZT)
Ordu eremua
 • Udan (DST)

Ez (UTC +5 > +6)
Interneteko domeinua .kz
Telefono aurrezenbakia +7

Kazakhstan[1], Erdialdeko Asiako estatua, Kaspiar itsasoaren ertzean. Mugakide ditu Errusia ipar eta mendebaldean, Txina hego-ekialdean eta Kirgizistan, Uzbekistan eta Turkmenistan hegoaldean. Itsasorik gabeko estatutzat jotzen da, Kaspiar itsasoa ez baitago munduko beste itsaso eta ozeanoekin lotua. Kazakhstango lurretan badira lautadak, estepak, taiga, arroilak, deltak, elurrez estalitako mendiak eta baita basamortuak ere. 17 milioi biztanle ingururekin, munduko 61. herrialde populatuena da, nahiz eta bere dentsitatea txikienetakoa izan, 6 pertsona baino ez kilometro karratuko.


1997ko abenduaren 10etik, hiriburua Astana da, ordura arte Akmola izenez ezaguna. Lehengo hiriburua Almaty zen (Alma Ata).

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Kazakhstango geografia»
Kazakhstango mapa

Kazakhstan munduko bederatzigarren estatu zabalena da, gaur egun 2,7 kilometro karratuko azalera baitu. Sarri, Asia erdialdeko herrialdetzat jotzen da dituen lotura linguistiko, kultural eta politikoak direla-eta —batez ere SESBeko herrialde ohiekin—. Baina mendebaldea Europako zati bat da, kontinentea Ural mendietan amaitzen dela esaten baita. Horrela, Kazakhstan Asia eta Europan kokatzen da, hots, Eurasian.


Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazakhstango Estatistika Agentziaren arabera, 2013an Kazakhstanek 17,280,000 biztanle zituen eta aurreko urtearekiko %1,7ko igoera izan zuen.[2]

Kazakhastango etnia nagusia kazakha da, hiru sailetan banatua, baina ezin esan daiteke gehiengo nabarmena duenik beste etnien aurrean; izan ere errusiar asko bizi da bertan, batez ere hiri-inguruneetan. Hizkuntzan ere nabari da, hizkuntza ofiziala kazakhera den arren, jende gehiagok erabiltzen baitu errusiera. Etnia-aniztasunak, edo etnia jakin batek gehiengorik izate ez horrek, arazoak sortzen ditu nazioaren barne-batasunean.


Kazakhstango populazioa talde etnikoaren arabera. 1926–2009
Talde
etniko
1926 errolda1 1970 errolda2 1989 errolda3 1999 errolda4 2009 errolda
Zenbatekoa  % Zenbatekoa  % Zenbatekoa  % Zenbatekoa  % Zenbatekoa  %
Kazakhstandar 3.627.612 58,5 4.161.164 32,4 6.534.616 39,7 8.011.452 53,5 10.096.763 63,1
Errusiar 1.275.055 20,6 5.499.826 42,8 6.227.549 37,8 4.480.675 29,9 3.793.764 23,7
Uzbekistandarrak 129.407 2,1 207.514 1,6 332.017 2,0 370.765 2,5 456.997 2,8
Ukrainiar 860.201 13,9 930.158 7,2 896.240 5,4 547.065 3,7 333.031 2,1
Aleman 51.094 0,8 839.649 6,5 957.518 5,8 353.462 2,4 178.409 1,1
1 Iturria:[3] 2 Iturria:[4] 3 Iturria:[5] 4 Iturria:[6]

Orografia eta hidrografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiko lurralde laua da, baina sakonune handiak ditu Kaspiar itsasoaren inguruan. Erdialdean eta hegoaldean goi-lautadak daude, eta han dira mendi gorenak (Altai eta Tian Shan mendiak). Kazakhstango ibai nagusia Irtyx da; ipar-ekialdean dago, eta urteko 28.000.000.000 m3-ko emaria du. Aintzirak ugariak dira. Kaspiar eta Aral aintziren ondoren, Balkhax da handiena, hego-ekialdean.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazakhstango klima kontinentala da, oso hotza neguan eta beroa udan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazakh herria musulmana eta nomada zen; XVIII. mendean errusiaren mende geratu zen. Orduan hasi ziren heltzen errusiar eta ukrainar etorkinak, hango aberastasunak ustiatzeko asmoz. 1917ko azaroan, errusiar inperioa desegin zenean, kazakhen buruzagi Ali Khan Bukeik (Bukeikhanov) autonomia eskatu eta gobernu nazionalista bat antolatu zuen.

Armada zuriari irabazi ondoren, armada gorriak Kazakhstan hartu zuen, eta sobietar errepublika sozialista autonomo bihurtu zuten. 1936an Sobietar Batasuneko errepublika sozialista federatua egin zen, eta beste kolono olde bat heldu zen Kazakhstanera; gaur egun, gehiago dira errusiarrak eta ukrainarrak bertako jatorrikoak baino.

Nursultan Nazarbajev 2007an.

1989an hasi ziren etnien artean istiluak sortzen. 1991ko abuztuko estatu-kolpearen ondoren, Kazakhstan Sobietar Batasunetik askatu zen. 1991ko abenduaz gero Estatu Burujabeen Batasunako errepublika da. Nursultan Nazarbajev izendatu zuten lehendakari, ordu arte Alderdi Komunista izan eta 1991n Alderdi Sozialista bihurtu zeneko burua. Nazarbajev lehendakariak adierazpen-askatasuna eta biltzeko askatasuna onartu zuen talde guztientzat, errusiarrentzat eta muturreko abertzale kazakhentzat. Errusiarrek Kazakhstango iparraldea Errusiari lotzea eskatzen zuten, eta muturreko kazakhek, aldiz, musulmanak ez zirenak beren herritik kanpora egoztea. Nazarbajevek etnien arteko gatazka areagotu zezaketen jarduerak debekatu zituen, barne-batasuna babestearren. Errusiak Kazakhstango arma nuklearren gainean zuen nagusitasunaren kontra agertu zen, baina, Mendebaldearekin harreman onak izatearren, bere herrian halako armarik ez zuela izango agindu zuen; 1992an izenpetu zen hitzarmenaren arabera, arma horiek deuseztatu edo Errusiaren esku utzi behar zituen.

1994ko hauteskundeetan Nazarbajeven alderdia izan zen garaile. Hurrengo urtean Gorte Konstituzionalak indarrik gabe utzi zituen hauteskundeak, baina berriro hauteskundeak egin arte lehendakariak bere karguan jarraitzeko baimena eman zuen. Lehendakariak, hauteskundeetan irabazle ateratzeko adinako indarrik ez zuela jabeturik, bere agintaritza 2000. urtea arte luzatzea lortu zuen, erreferendum bidez. Urte horietan politika ekonomikoan egin zituen ahalegin nagusiak. Pribatizazioa bultzatu zuen, eta atzerriko inbertsioak erakartzen saiatu zen, baina erreformak biztanle askoren bizi-maila apaltzea ere ekarri zuen. Nazioarteko politikari dagokionez, 1998an hitzarmen bat sinatu zuen Txinarekin, bi herrialdeen arteko muga-lurraldeen gainean luzaroan izandako liskarrei konponbidea emateko; garai hartan indarrean ziren mugak errespetatzeko hitza eman zuten bi herrialdeek. Dena dela, hauteskundeak aurreratu egin behar izan ziren 1999ra; Nazarbajev atera zen berriro irabazle, eta ordu arte gobernuburu izan zen Nourlan Balguimbajevek jarraitu zuen lehen ministro. 2003. urteaz geroztik, Daniyal K. Akhmetov da lehen ministroa. 2007an, legebiltzarrak onartutako lege berezi bati esker, Nazarbajev bizi guztirako lehendakari izendatu zuten, eta, beraz, nahi duen guztietan aurkez daitezke kargu horretarako hautagai.

2014ko abenduaren 22an, Kazakhstanek eta Ukrainak hitzarmen militar eta ekonomiko bat egin zuten[7].

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazakhstan errepublika bat da, erregimen semi-presidentzialistan oinarritua, eta gaur egun indarrean dagoen konstituzioa 1995ean onartu zen erreferendumean eta 1998an berridatzi; 1998an onartu zen, besteak beste, hauteskundeak bost urtez behin egin ordez zazpi urtez behin egitea. Lehendakaria da Kazakhstango estatuburua, eta hark izendatzen du lehen ministroa; lehen ministroak eta errepublikako lehendakariak ministro-kontseilua aukeratzen dute.

Botere legegilea legebiltzarraren esku dago, eta bi ganberetan banatzen da, goi ganbera edo senatua, eta behe ganbera, Majilis-a. Karguak bost urtez behin aukeratzen dira.

Majilis-a 107 diputatuk osatzen dute eta sufragio unibertsalez aukeratzen dira, neurri bateko sistema proportzional baten bitartez. Senatuak 47 besaulki ditu. Errepublikako presidenteak horietatik 15 aukeratzen ditu eta gainerakoak 14 probintzietako (oblystar) eta estatus berezia duten 2 hirietako (Astana eta Almaty) Hauteskunde-kolegioek aukeratzen dituzte. Hauteskunde-kolegio hauek, era berean, Errepublikako presidenteak aukeratzen ditu.


Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Kazakhstanen banaketa administratiboa»

Kazakhstan 14 probintzia (oblys singularrean eta oblystar pluralean) eta hiru hiritan (qala singularrean eta qalalar pluralean) banatzen da. Hiriak izartxo batekin markaturik agertzen dira.

  1. Almatyko probintzia
  2. Almaty*
  3. Aqmola
  4. Aktobe
  5. Astana*
  6. Atyrau
  7. Baikonur* (Bayqonyr)
  8. Ekialdeko Kazakhstan (Shyghys Qazaqstan)
  9. Mangghystau
  10. Iparraldeko Kazakhstan (Soltustik Qazaqstan)
  11. Pavlodar
  12. Karagandy
  13. Kostanay
  14. Kyzylorda
  15. Hegoaldeko Kazakhstan (Ongtüstik Qazaqstan)
  16. Mendebaldeko Kazakhstan (Batys Qazaqstan)
  17. Zhambyl
Kazakhstango probintziak

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazakhstan da Sobietar Batasun ohiko errepublikarik handiena lurraldez, eta aberastasun handiak ditu energia-erreserbetan eta beste zenbait mea eta metaletan; kromo-, wolframio-, kobre-, zink- eta berun-erreserba handiak daude, eta baita petrolio-hobiak ere, lurpeko beste zenbait aberastasunez gainera. Kazakhstanen oparoa da nekazaritza, bertako estepa zabaletan laboreak eta abereak hazteko aukera dagoelako. Sobietar Batasunean sartu zenez gero, gora egin zuen Kazakhstango industriak, eta ordu arte jarduera nagusia izan zen nekazaritzari aurrea hartu zion; horrela, gaur egun industria da bertako ekoizpen-jarduera nagusia (% 40), eta hartan ari dira langileen % 20 inguru. Meatzaritza da industria aipagarriena, eta lurpeko aberastasunak izan dira, zalantzarik gabe, bilakaera ekonomiko modernoaren oinarria. Meatzaritzaz gainera, aipatzekoak dira oihal-, larru- eta janari-industria, eta eraikuntza mekanikoak.

Nekazaritzako gai nagusiak, berriz, laboreak eta azukre-erremolatxa dira. Baliabide eta lur aberatsak dituelarik, Kazakhstanek bazuen ekonomia-garapenerako aukerarik, baina zailtasun handiei aurre egin behar izan die. Sobietar Batasunaren desagerpenaren eraginez, ordea, eta Kazakhstango industria astunaren eskariak jaitsi izanaren ondorioz, ekonomia-arazo larriak izan ziren bertan 1991z gero, batez ere 1994 inguruan. Hurrengo urteetan (1995-1997), gobernuak programa bereziak antolatu zituen ekonomia eraberritzeko eta pribatizazioa bultzatzeko. 1996an hitzarmen bat sinatu zen petrolioa garraiatzeko eta datozen urteotan petrolio-esportazioa garrantzizko jarduera izango dela esan daiteke.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazakhstango zaldi-kulturaren erekustaldia. Kyz kuu (nesken ehiza) jokoan ari diren modu tradizionalean jantzitako zaldunak. [8]

Errusiarren inbasioaren aurretik, Kazakhstandarrek ekonomia abeltzain nomadan oinarrituriko kultura aski garatua zuten. Nahiz eta islama XV. mendean herrialdean sartu zen, ez zuen ohituretan eraginik izan askoz beranduago arte.


Abai Qunanbaiuli, poeta, musikagile eta filosofo Kazakhstandarra.


Kazakhstanek eman ditu literatura, zientzian eta filosofian ekarpen nabarmenak egin dituzten egile batzuk: Abay Qunanbayuli, Mukhtar Auezov, Gabit Musirepov, Kanysh Satpayev, Mukhtar Shakhanov, Saken Seyfullin, Jambyl Jabayev, beste batzuen artean.



Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpimarratzekoak dira inguru hartan gertatzen ari diren hondamen ekologikoak, ekonomian eta bizimoduan eragin larria izan dezaketelako. Arazo nagusietako bat bertako arma-industriek eta industria kimikoek sorturiko kutsadura erradioaktiboa edo kimikoa (zenbait saiakera nuklear egin dira bertan), arriskuak ekarri baitizkie bertako biztanle eta animaliei; zenbait hiritan oso nabarmenak dira industriaren kutsaduraren ondorioak. Bestalde, Aral itsasoan itsasoratzen diren bi ibai nagusietako ura nekazaritzarako erabiltzen ari da, eta itsasora gero eta ur gutxiago iristen denez, lehortzen ari da; Aral itsasoak bere azaleraren % 40 galdu du dagoeneko. Itsasoa lehortu ahala, pestizida kimikoz eta gatz naturalez osaturiko geruza bat osatu da itsasertz guztian, eta haizeak batetik bestera garraiatzen ditu gai horiek, kutsadura zabalduz. Aldi berean, nekazaritzan erabiltzen diren pestizida eta ongarri pozoitsuak ureztatzeko uraren bidez pasatzen dira zorura, eta lurra kutsatzen eta gazitzen ari da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kazakhstan Aldatu lotura Wikidatan
Asiako herrialde eta lurraldeak    (Nazio Batuen azpi-eskualdeka)

Erdialdeko Asia
Map Central Asia.PNG

AfganistanErrusiaKazakhstanKirgizistanUzbekistanTadjikistanTurkmenistan

Asiako Ekialdea
(Asia-Pazifikoa)

Map-World-East-Asia.png

Hego KoreaIpar KoreaJaponiaMongoliaTxina

Hego-mendebaldeko Asia
Ekialde Hurbila
Map world middle east.svg

Arabiar Emirerri BatuakArmeniaAzerbaijanBahrainEgiptoGeorgiaIranIrakIsraelJordaniaKuwaitLibanoOmanQatarSaudi ArabiaSiriaTurkiaYemen

Hego-ekialdeko Asia
LocationSoutheastAsia.PNG

BruneiEkialdeko TimorFilipinakIndonesiaKanbodiaLaosMalaysiaMyanmarSingapurThailandiaVietnam

Hegoaldeko Asia
Map-World-South-Asia.png

BangladeshBhutanIndiaMaldivakNepalPakistanSri Lanka

Beste entitate
politiko batzuk

PalestinaTaiwan