Kazetaritza konputazional

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kazetaritza konputazionala ordenagailuen bidez garatutako teknikak kazetaritzaren beharretara aplikatzea aztertzen duen arloa da. Kazetaritzaren behar horiek informazioa jasotzea, antolatzea, txukuntzea, komunikatzea eta zabaltzea izan daitezke, besteak beste, beti ere informazioaren zehaztasuna eta egiazkotasuna mantenduz. Informatikaren parte diren ezagutza arlo ezberdinetako teknikak aplikatu ohi dira; esate baterako, adimen artifiziala, lengoaia naturalen prozesamendua, pertsonalizazioa eta gomendio-sistemak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.