Kazimira Prunskienė
Kazimira Prunskienė (Vasiuliškė, 1943ko otsailaren 26a – 2026ko uztailaren 30a) lituaniar ekonomialari eta politikaria izan zen. Lituaniako lehen minitroa izan zen 1990eko martxotik 1991ko urtarrilera.
Bere ezkongabeko izena Kazimira Danutė Stankevičiūtė izan zen. Pranas Stankevičiusen alaba izan zen, NKVDk hil zuena Kazimirak urtebete zuenean.
1965ean Vilniusko Unibersitatean Ekonomian graduatu zen eta ondoren doktoretza lortu zuen eta unibertsitateko irakasle izan zen. Povilas Prunskusekin ezkonduta egon zen eta dibortziatu ondoren Algimantas Tarvidas ezkondu zuen.
1980an Lituaniako Alderdi Komunistarekin bat egin zuen eta 1986an Lituaniako Sobietar Errepublika Sozialistako Nekazaritza Ikerketarako Institutuko zuzendariorde izendatu zuten. Lituania sobietarreko ministroen kontseiluko presidenteordea ere izan zen.
1988an, Lituaniaren independentziaren aldeko talde nagusia zen Sąjūdis erakundearen sortzaileetako bat izan zen. 1990eko martxoaren 17an lehen ministro izendatu zuten, Lituaniaren independentzia aldarrikatu bezain laster, eta Mikhail Gorbatxovek ezarritako enbargo ekonomikoari aurre egin behar izan zion. Bederatzi hilabete geroago dimisioa eman zuen eta ondoren diputatua (2006-2008) eta Nekazaritza ministroa (2004-2008) izan zen.