Kbus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Infobox Public Transport.png
Kbus
Kbus.jpg
Datu orokorrak
Garraio mota Autobusa
Linea kopurua 2
Geltoki kopurua 64
Bidaiariak urteko 830.705 (2017)
Jabea Barakaldoko Udala
Web gunea www.kbus.es
Ustiapena
Ustiapenaren hasiera 2011ko apirilaren 16a
Eragilea(k) Euskotren Autobusa, ADNOR, Transitia
Maiztasuna 20' 30' 60'

Kbus Barakaldo udalerri barneko autobus zerbitzu publikoaren marka komertziala da, Barakaldoko Udalaren menpe dagoena, eta Euskotren Autobusa, ADNOR eta Transitia eragileen behin-behineko enpresa elkarteak ustiatuta. Hasiera batean Barakaldoko tranbiak egingo lukeen ibilbide antzekoari jarraitzen bazion ere, eta lehenengo autobus linea behin-behinekoa zen arren, gaur egun zerbitzua bi lineaz osatzen da, eta tranbia linearen eraikuntza oraindik ez da hasi.

Zerbitzua 2011ko apirilaren 16an jarri zen martxan, eta urte horretan 278.658 bidaiari izan zituen.[1] Ordutik, urtez urte bidaiari kopuruak gora egin du, eta 2017an bi lineek 830.705 bidaiari garraiatu zituzten.[2]

Ordutegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. linea (Desertu - Lutxana)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Desertutik Lutxanara, lanegunetan, zerbitzua 6:40etan hasi eta 22:40etan amaitzen da, 20 minutuko maiztasunaz. Larunbat, igande eta jaiegunetan zerbitzua 7:00etan hasi eta 23:00etan amaitzen da, 30 minutuko maiztasunaz.

Kontrako norantzan, Lutxanatik Desertura, lanegunetan zerbitzua 6:45etan hasi eta 22:45etan amaitzen da, 20 minutuko maiztasunaz. Larunbat, igande eta jaiegunetan zerbitzua 7:15etan hasi eta 23:15etan amaitzen da, 30 minutuko maiztasunaz.

2. linea (Errekatxo - Lasesarre)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errekatxotik Lasesarrera, lanegunetan, zerbitzua 6:40etan hasi eta 22:40etan amaitzen da, 60 minutuko maiztasunaz. Larunbatetan zerbitzua 6:40etan hasi eta 23:20etan amaitzen da, 60 minutuko maiztasunaz. Igande eta jaiegunetan zerbitzua 7:30etan hasi eta 22:40etan amaitzen da, 60 minutuko maiztasunaz.

Kontrako norantzan, Lasesarretik Errekatxora, lanegunetan zerbitzua 7:00etan hasi eta 22:20etan amaitzen da, 60 minutuko maiztasunaz. Larunbatetan zerbitzua 7:00etan hasi eta 23:00etan amaitzen da, 60 minutuko maiztasunaz. Igande eta jaiegunetan zerbitzua 7:00etan hasi eta 22:20etan amaitzen da, 60 minutuko maiztasunaz.

Ibilbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. linea (Desertu - Lutxana)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2. linea (Errekatxo - Lasesarre)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lasesarre - Errekatxo
    • Murrieta (Geltokia) Cercanias Logo.svg
    • Herriko Plaza
    • Juntas Generales 32
    • Landeta
    • Lurkizaga
    • Resurección María de Azkue 12
    • Ansio (Euskadi etorbidea) Símbolo del Metro de Bilbao.svg
    • Retuerto (Euskadi etorbidea)
    • Ametzaga
    • Gorostiza Kiroldegia
    • Ureta 8
    • Ureta 29
    • Olarte (El Regato Ikastetxea)
    • Anbia 10
    • Anbia 3 (Eliza)
    • Urkullu

Tarifak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen 2018. urteko txartel eta prezioak:[3]

Kbusen besterik ez erabiltzekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txartel arrunta: Pertsonal eta transferiezina. Bidaia bakarra egiteko.
gune 1
Txartel arrunta 1,29€

Bizkaiko Garraio Partzuergoak jaulkitakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bizkaiko Garraio Partzuergoa»
  • Creditrans: Barik txartel batean kargatzen den txanpondegi titulua da, hobaridun prezioekin bidaiatzeko. Barik txartela anonimoa bada, transferigarria da eta bidaia berean behin baino gehiagotan erabiltzekoa da. Barik txartela pertsonalizatua bada, pertsonal eta transferiezina da.
gune 1
Creditrans Arrunta 0,68€
F20 (Familia Ugari Orokorra) 0,55€
F50 (Familia Ugari Berezia) 0,35€
gune 1
Gizatrans Arrunta 0,32€
F20 (Familia Ugari Orokorra)
F50 (Familia Ugari Berezia)

Autobusak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irizar i4. 5 autobusekin egiten dira zerbitzuak, gehi erreserba autobus batekin, besteak erabiltzeko moduan ez daudenean. Arrapala bat dute atzeko atean, pertsona minusbaliatuentzat, eta autobus barruan 2 leku.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskotren, Memoria 2011, 74. orrialdea http://www.euskotren.es/sites/www2.euskotren.es/files/docs/MEMORIA%202011%20EUSKOTREN.pdf
  2. Bizkaiko Garraio Partzuergoa «2017ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena» . Noiz kontsultatua: 2018-09-21.
  3. «Tarifak | Kbus» www.kbus.es . Noiz kontsultatua: 2018-09-21.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]