Kebnekaise
Itxura
Kebnekaise | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.096,8 m |
Prominentzia | 1.000 m |
Mota | mendigune, mendi eta punturik altuena |
Geografia | |
Koordenatuak | 67°53′N 18°33′E / 67.88°N 18.55°E |
Mendikatea | Eskandinaviako Alpeak |
Estatu burujabe | Suedia |
Suediaren banaketa administratiboa | Norrbottengo konderria |
Suediako udalerria | Kiruna udalerria |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | 1883an Charles Rabot-ek |
Ohiko bidea | Nikkaluokta |
Kebnekaise (samieraz Giebmegáisi), Suediako mendirik garaiena da. Herrialdearen iparraldean dago, Sápmi (Laponia) eremuan. Europan iparralderago ez dago mendi altuagorik.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Samierazko Giebmegáisi izenak "galdara mendia" esan nahi du.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendiak bi tontor ditu, hegoaldekoa (2.097,5m) eta iparraldekoa (2.096,8m). Hegoaldekoa glaziarrak estalita dago eta negutegi efektuaren eraginez izotza urtzen ari denez mendiaren garaiera ere jeitsi egin da, historikoki 2.111 metrotako altuera aipatu izan baita.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendi oso bakartua da. Nikkaluokta herrixkatik hasten dira igotzeko bideak, mendebaldeko bideak 18 kilometro ditu eta ekialdekoak 10 km.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kebnekaise.
-
Hegoaldeko tontorra.
-
Kebnekaiseko glaziarra.
-
Kebnekaiseko mendilerroa.
-
Aterpea.