Edukira joan

Kei Okami

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kei Okami

Bizitza
JaiotzaAomori1859ko irailaren 11
Herrialdea Japonia
Lehen hizkuntzajaponiera
HeriotzaTokio1941eko irailaren 2a (81 urte)
Heriotza modua: bularreko minbizia
Hezkuntza
HeziketaWoman's Medical College of Pennsylvania (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmedikua

Kei Okami (japonieraz: 岡見 京 Okami Kei?, Aomori prefektura, 1859ko abuztuaren 15a - 1941eko irailaren 2a) sortzez, Nishida Keiko (japonieraz: 岡見 京子?) japoniar medikua izan zen. Mendebaldeko unibertsitate batean medikuntza titulua lortu zuen lehen emakume japoniarra izan zen.

Keiko Okami, jaiotza-izena Nishida Keiko zuena, Aomori prefekturan jaio zen 1859an. Yokohamako Kyoritsu Nesken Eskolan graduatu zen 1878an, eta ondoren ingeleseko eskolak eman zituen Sakurai Nesken Eskolan. 25 urte zituela, Okami Senkichiro arte irakaslearekin ezkondu zen. Ondoren, bikoteak AEBetara bidaiatu zuen.

Prestakuntza medikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerikan, Kei Okamik Woman's Medical College of Pensilvanian ikasi zuen, Eliza Presbiterianoko Emakumeen Atzerriko Misiolari Elkartearen laguntza jasoz. Lau urteko ikasketen ondoren, 1889an graduatu zen, Susan la Flesche Piccotterekin batera.[1] Horrela, Mendebaldeko unibertsitate batean mediku titulua lortu zuen lehen emakume japoniarra bihurtu zen.

Karrera medikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japoniara itzuli ondoren, Kei Okamik Jikei Ospitalean (orain Jikei Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko ospitalea)  lan egin zuen, Takaki Kanehiro doktoreak gonbidatuta. Gero, bere klinika propioa ireki zuen, Akasaka Tameike, Minaton, bere etxearen kanpoaldean .Kei Okamik ginekologian lan egin zuen eta tuberkulosia zuten pazienteak ere tratatu zituen.[2]

Geroago, praktika itxi eta Shoei neskatoen eskolako zuzendariorde izan zen (Shoei neskatoen bigarren eta goi mailako eskolaren aurrekoa), bere koinatu Kiyomunek sortu zuena. 1897an, emakume gaixoentzako ospitale txiki bat ireki zuen, True andrearekin elkarlanean. Erizaintza eskola bat ere ezarri zuen lokal berean. Bederatzi urteren ostean itxi zuten ospitalea, oso gaixo gutxi baitzeuden, gehienak atzerriko predikariak. Ondoren, bularreko minbizi baten ondorioz hartu zuen erretiroa. Cristiana devota, misiolari lanetan parte hartu zuen Japonian, Japoniako ospitale handienetako batean erizainei anatomia irakasteaz gain.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Dr. Kei Okami» Woman's Medical College of Pennsylvania: Photograph Collection. 1850-present (Drexel University).
  2. Prominent People of Minato City: Keiko Okami. Minato City Administration.
  3. «Women's Foreign Missionary Society of the Presbyterian Church» Woman's Work for Woman and Our Mission Field (Women's Foreign Missionary Societies of the Presbyterian Church) IV: 136..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]