Kelottijärvi aintzira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kelottijärvi aintzira
Kelottijärvi (fi)
Geografia
Hustubidea Könkämäeno ibaia

Gelotjávri edo Kelottijärvi aintzira Finlandia eta, batez ere, Suedia herrialdeetan dagoen aintzira handi bat da. Alde finlandiarrean, aintzira Enontekiö udalerriko Kelottijärvi eta Luspa herrien artean dago, Käsivarsi Eremu Basatitik pare bat kilometrora. Alde suediar iparraldean aldiz, lakuaren uharte handi eta ospetsuena dago, Kenttäsaari uhartea. Lehen esan bezala, Lappi osoko hegazti-espezie ugarienak aurki daitezkeen eremu basatiaren mugan dago; aliota txikiak, antzara nanoak, belatz handiak, elur-hontzak, eskandinaviako lagopodoak, ipar-belatzak, ipar-kaskabeltzak, laponiako kaskabeltzak, marikoi isats-luzeak, negu txontak eta papourdinak dira, esaterako, aintzira inguruan aurki daitezkeen hegazti-espezie batzuk. Inguruko baldintza latzei probetxu ateratzea lortu duten animalia ugari dago ere; hala nola, azeri zuri eta gorriak, elur-oreinak, erbinude zuriak, eskandinaviako lagopodo eta lursaguak, ipar-katamotzak, jatunak, mendi lemingak, lursagu txikiak eta tundrako satorrak [1].

Uda partean iristen diren beste ohiko biztanle batzuk hartz arreak eta otsoak dira.

Inguruko muinoen gailurretatik erortzen den eta Jeytisjoki, Kutsurjoki eta batez ere, Könkämäeno ibaien bidez iristen den urak betetzen du aintzira; bestalde, ateratzeko orduan, ura Könkämäeno ibaitik ateratzen da, azkenik, Botniako Golkoraino iristeko.

Aintzira oso ezaguna da arrantza munduan; izan ere, bertan, amuarrain marroi eta laponiako amuarrain artiko handienak arrantzatzera uda partean etorri ohi diren arrantzaleen kopurua handia da. Gutxi gorabehera, azarotik ekainera izoztua egon ohi da aintzira eta bertako zazpi uharteek zuhaizti txikiak dirudite lurzoru izoztuaren gainean.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]