Kelvin Ogilvie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kelvin Ogilvie

member of the Senate of Canada (en) Itzuli

2009ko abuztuaren 27a - 2017ko azaroaren 6a
Bizitza
JaiotzaSummerville (en) Itzuli1942ko azaroaren 6a (81 urte)
Herrialdea Kanada
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Ottawa
Enplegatzailea(k)McGill Unibertsitatea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kanadako Alderdi Kontserbadorea

Twitter: KelvinKOgilvie Edit the value on Wikidata

Kelvin Kenneth Ogilvie (Summerville, Kanada, Eskozia Berria, 1942ko azaroaren 6a) kanadar kimikaria da.

Azido erribonukleikoaren (RNA) sintetizatzailea asmatu zuen. Acadia eta Northwesterneko unibertsitateetan egin zituen ikasketak, eta kimika irakasle izan da Acadia Unibertsitatean. Hogei urte zerematzan lanean azido erribonukleikoaren sintesia egitea lortu zuenerako, McGill Unibertsitatean, 1987an. Garrantzi handiko aurkikuntza izan zen birusak eragindako eritasunen tratamenduan. RNA sintetikoaren bidez zientziaz haragokotzat jotzen ziren sendagai berriak eskuratzeko aukera dago egun. 1980an, bestalde, gene sintetizatzaile automatikoa asmatu zuen, DNA sekuentziak epe askoz laburragoan (ordu batzuetan) sortzeko aukera ematen duena. Halaber, Glanciclovir sendagaia aurkitu zuen, zitomegalobirusaren aurkakoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]