Kemijärviko geografia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kemijärvi udalerria Finlandia iparraldeko Lappi lurraldean dago, Zirkulu Polar Artikoaren gainean hain zuzen. Herrialde osoko iparreneko hiria da, Rovaniemi hiriburua baino pixka bat goraxeago baitago. Bere bizilagunak Posio eta Salla, hego eta ekialdean, iparraldeko Sodankylä, Rovaniemi hiriburua mendebaldean eta erlazio oso estua mantentzen duen Pelkosenniemi udalerriak dira.

Guztira, ia 400 aintzira daude udalerrian, 396 hain zuzen, eta Kemijoki ibai luzearekin batera, 426,78 km²-ko ur-azalera osatzen dute; udalerriaren azalera osoaren %10a baino gehiago. Aipatzekoak dira hala nola, Enijärvi eta Kuumalampi aintzirak; hala ere, udalerriaren bihotza Kemijärvi aintzira da, bertan sortzen den Kemijoki ibaiarekin batera, emankortasunaren, arrainen eta arrantzaleen paradisua baita. Kanada herrialdean aurkitzen diren hainbat aintzira eta ibaiekin batera, mundu osoko ur kalitate onena duten aintzira eta ibaia dira, izokina bezalako ur gezatako arrainak gustora bizi baitira bertan; gainera, ur-korronte indartsu eta harroei probetxu ateraz Finlandia herrialdea energiaz hornitzen dute.

Pyhä-Luosto Parke Nazionaleko ikuspegi izugarriak.

Kemijärvik 3.931,44 km²-ko azalera dauka, Rovaniemi ondoren Lappi lurraldeko hiri zabalena da eta metro gutxi batzuk baino neurtzen ez dituzten mendixkez betea dago; hala nola, eta nahiz eta 500 metrotara iristen ez den, Suomu mendixka da finlandiarren artean ospetsuena bertan aurkitzen diren eski-azpiegitura zoragarriei esker.

Klima kontinentala da nagusi prezipitazio urriekin urte osoan zehar. Udak motzak eta epelak dira, non ekain eta uztail bitarteko hiru astetan gauerdiko eguzkia bihurtzen den nagusi; negu izoztuak aldiz, luzeak izan ohi dira (zazpi hilabete gutxi gorabehera), eta lurzoru elurtuak azarotik maiatza arte irauten du. Aurora Borealak, neguko gau izoztu eta luzeetan zerua argitzen duten argiak dira eta irail-urri eta otsail-martxo bitartean agertu ohi dira batez ere ordu txikitan eta zeru oskarbian.

Egoera klimatiko ezberdinak baldintzatuta hainbat landare-mota aurki daiteke udalerrian; hala nola, pinuak, ahabi gorriak eta iparraldean eta ekialdean aurki daitezkeen urki zilarkara eta izeidiak. Landaredia eta udalerriko faunak oso aberatsak dira eta ondorioz, Kemijärvik natura babesteko hainbat egitasmo gauzatu ditu; 2005. urtean esaterako, Pelkosenniemi eta Sodankylä udalerriekin elkarlanean handitutako Pyhä-Luosto Parke Nazionala da adibide argiena. Bertan, altzeak, azeri artikoak, elur-orein basatiak, hartz arreak, igarabak, laurehun urteko zuhaitzak... eta Finlandia osoko hegazti espezie sorta luzeena aurkitu daitezke; antzarak, eskinosoak, mokozabal zuriak, urubiak, zapelatz liztorjaleak eta zingira-hontzak esaterako [1].

Pyhä-Luosto Parke Nazionala 1938. urtean sortu zen Pyhätunturi izenarekin, baina 2005. urtean Pelkosenniemi eta Sodankylä udalerrietako Luosto parkearekin bat egin zuenean, gaur egungo parkea sortu zen eta urteko ia 100.000 turista jasoz hiru udalerrien oinarri ekonomikoa bihurtu da.

Aintzirak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kemijärvi udalerria, Finlandia osoko aintzira gehien dituen udalerrietako bat da; guztira, 396 aintzira daude udalerrian eta bere azalera ghandia hartzen dute.

Hauek dira garrantzitsuenak:

Babestutako eremuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Pyhä-Luosto Parke Nazionala»

Kemijärvin dagoen eremu babestu bakarra Pyhä-Luosto Parke Nazionala da; hau, Kemijärvi, Pelkosenniemi eta Sodankylä udalerrien artean dago. 2005. urtean, 1938. urtean sortutako Pyhätunturi Parke Nazionala eta Pyhä mendixkako Luosto izeneko eremuak batu egin ziren gaur egungo parkea sortzeko. Luosto eremu horretan, 400 urte baino gehiagoko pinuak aurki daitezke, bertako samitarren historiaren aztarnekin batera [2].

Arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetan, baino 2005. urtean zehazki, Greenpeace erakundeak eta Finlandiako samitarrak, Stora Enso konpainiaren eta bertako langileen aurkako hainbat liskar bizi izan zituzten konpainiaren Kemijärviko fabrikan zelulosa orea egiteko erabiltzen duten zura dela eta. Greenpeace erakundeak salatu zuenez, Stora Enso konpainiak Kemijärvin duen fabrikako zura, Finlandiako Parke Nazionaleko basoak kudeatzen dituen Metsähallitus konpainiak Lappi lurraldeko basoetatik lortzen ditu. Bertako basoen gehiegizko ustiapena salatu zuten, iparraldean abeltzaintzaz bizi diren samitarrak euren elur-oreinak bertako pinuetako likenez elikatzea eragotzi eta mila urteko ohitura arriskuan jartzen baitute. Hala ere, ika-mika hauek itzalean gelditu dira Stora Enso konpainiak negozioak Hego Amerikan errentagarriagoak zirela erabaki eta Kemijärviko frabrika itxi baitzuen 2008ko apirilean [3].

Berezitasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Noita eta Pyhä mendixkak dira eskualdeko sabaiak, baina parke nazionaleko berezitasun nagusienak, bertako euri-bide eta eskualde zingiratsuak dira.

Isokuru euri-bidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Isokuru euri-bidea»

Finlandiako euri-bide sakonena da, 220 metrorekin eta Kultakero eta Ukonhattu mendixken artean dago [2].

Pyhä-Luosto Parke Nazionaleko elur-oreinak.

Fauna eta Landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrantza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrainen oparotasunagatik eta ur gardenengatik da ezaguna; izan ere, arrantzaren paradisua da eta hala nola, izokin eta perka antzeko arrain-mota ugari aurkitu daiteke bertan.

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Faunari dagokionez, igarabak edo urtxakurrak dira nagusi bertako ibaietan eta izokin eta perka antzeko arrainez elikatzen dira. Altzeak, elur-oreinak eta hartz arreak dira ugaztun handi eta esanguratsuenak.

Hegaztietan aldiz, guztira 128 espezie ezberdin aurkitu daitezke pareje hauetan; eskinoso abeslariak eta zapelatzak esaterako.

Kemijärvi aintzira.

Landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertako biztanleak, basoen Lappi lurraldeko biztanle ohikoak dira; hala nola, azaleak, azeri-mahatsak eta urki zilarkarak. Urkidiek baso eremuan nagusi dira, baina bertako pinuek ospe handia dute ere, Luosto aldeko hainbat zuhaitz 400 urte baino gehiago bitute.

Ibaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendixkak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Suomu»

Kemijärvi hiriko mendixka garrantzitsuena Suomu mendixka da, hegoaldean kokatua dagoena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]