Kemiko Ostegun Odoltsua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kemiko Ostegun Odoltsua
Irudia
Motagreba
borroka
Data1949ko abuztuaren 18a
KokalekuKemi
HerrialdeaFinlandia
Parte-hartzaileak
Pertsona hilak2

Kemiko Ostegun Odoltsua (finlandieraz: Kemin veritorstai) Finlandia iparraldeko Kemi hirian 1949ko abuztuaren 18an izan zen zorigaitz historikoa da. Lappiko hiri hau betirako markatu zuen bidegabekeria izan zen eta herrialdeko poliziak gauzatutako gehiegikeria nagusia da. Sarraski hau Finlandiako Gobernuak sobietarren aldeko taldeen eta Alderdi Komunistaren aurka burutu zituen ekintzen barruan sartu ohi da, nahiz eta Gobernutik behin eta berriz poliziaren hutsegite bat izan zela aldarrikatu duten [1].

Bigarren Mundu Gerra osteko urteetan, Finlandiak izugarrizko hazkuntza izan zuen ekonomikoki eta gizarte eta politika egonkortasuna lortu zuen. Gerra osteko herrialde pobre bat izateari utzi, Gerra Hotzean neutral aldarrikatu, NBEk ezarritako isuna ordaindu eta 40 urtetan, teknologikoki munduko estatu garatu eta jakintsuena bihurtu zen, merkatuko izugarrizko botere ekonomikoarekin eta bizi maila altuarekin. Hasiera batean, Mundu Gerran Rovaniemi hiriburua erabat suntsitua izan zenez, Kemik Lappiko hiriburu administratiboaren funtzioa bete zuen. Dena den, funtzio hau berreraiketa lanek iraun zuten bitartean baino ez zuen bete, 1945etik 1947ra.

Hamarkada hau, izan ere, oso gogorra izan zen langileriarentzat, hala nola, 1949ko uztailaren 1ean, Gizarte Gaietako Ministerioak Kemi Oy enpresako langileen %30-40 kaleratzera behartu baitzuten. Honela, 260 bat langile bidali ostean, hiriko gertaera lazgarriena bizi izan zen, Kemiko Ostegun Odoltsua. Kaleratzeen ostean, grebak bizitu egin ziren. Poliziaren eta langileen artean giroa nahastu egin zen eta SKP alderdi komunistak esku-hartu eta Kemiko langile guztiak bildu zituen abuztuaren 18an ospatu zen manifestazioan. Manifestazio baketsu bat zirudien ekitaldia sarraskia bihurtu zen. Polizia armatua, ekitaldia sakabanatzeko asmoz, tiroka hasi zen eta tiroketa horretan, bi grebalari hil ziren; Felix Pietilä ospetsua, eta kotxe baten azpian harrapaturik gelditu zen Anni Kontiokangas gaztea. Hilketa hauen 127 erantzuleak epaituak izan ziren arren, Alderdi Komunistak eta Kemiko herriak ez zuten epaia nahikotzat jo. Alderdi Komunistak udal hauteskundeak irabazten zituen behin eta berriz eta horregatik, 50eko hamarkada guztian, sobieten aldeko taldeek greba eta buruhauste handiak eman zizkioten poliziari inguruan. Muturreko alderdi ezkertiarrak legez kanpo utzi zituen Gobernuak eta iraultza saiakera ugari izan zen bertan. Hain zuzen, hiriak gaur egun oraindik mantentzen duen "Punaisen Kemi" izengoitia irabazi zuen, Kemi Gorria euskaraz [2][3].

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Salminen, Juhani: Kemi elokuussa 1949: Suomen kohtalonratkaisu. Jyväskylä: Gummerus, 1995. ISBN 951-20-4516-8.
  • Murto, Kerttu - Kaukonen, Kullervo: Oikeus konepistoolin piipussa. Kotka: Kansankulttuuri ja tekijät, 1950.
  • Peltoniemi, Pentti − Rajala, Hannu: Sapeli-Simonen. Helsinki: Tammi, 1981. ISBN 951-30-5234-6.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]