Kennedy zentro espaziala

Koordenatuak: 28°35′07″N 80°39′03″W / 28.58528°N 80.65083°W / 28.58528; -80.65083
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kennedy Espazio Zentroa» orritik birbideratua)
Kennedy zentro espaziala
Eastern Range
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Florida
County of FloridaBrevard konderria (Florida)
Kokapen fisikoaMerritt Island (en) Itzuli
Koordenatuak28°35′07″N 80°39′03″W / 28.58528°N 80.65083°W / 28.58528; -80.65083
Map
Altitudea3 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1959ko uztailaren 1a
KudeatzaileaNASA NASA
Izenaren jatorriaJohn Fitzgerald Kennedy
Webgune ofiziala

John F. Kennedy zentro espaziala (ingelesez: John F. Kennedy Space Center edo KSC) NASAren instalazio-multzo bat da, espazio-ontziak espazioratzeko erabilia. Estatu Batuetako Florida estatuko Cañaveral lurmuturrean dago. Estatu Batuetako John F. Kennedy lehendakari ohiaren omenez eman zitzaion izena.

Zentroa 55 km luze eta 10 km zabal da; guztira, 567 km²-ko azalera du, eta 15.000 pertsonak lan egin dute bertan. Bisitarientzako gune bat du, eta Floridako gune turistiko garrantzitsuenetariko bat da.

John F. Kennedy zentro espazialak jaurtitze-gune bat baino ez du hartzen (39 jaurtitze-konplexua). Gainerako jaurtiketak Cañaveral lurmuturrean egiten dira, AEBko aire-armadak zuzenduta. Eraikitze-lanak 1965ean amaitu zituzten.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Senate» Congressional Record: 17598. 2004-9-8.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Astronomia Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.