Kenwood House

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kenwood House
Ondasun Ingelesa
Kenwood House.jpg
Kokapena
Estatua Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaCamden
Koordenatuak 51° 34′ 17″ N, 0° 10′ 04″ W / 51.5713°N,0.167654°W / 51.5713; -0.167654Koordenatuak: 51° 34′ 17″ N, 0° 10′ 04″ W / 51.5713°N,0.167654°W / 51.5713; -0.167654
Kudeatzailea English Heritage English Heritage
Arkitektura
Arkitektoa Robert Adam
Estiloa Georgian architecture (en) Itzuli
Ondarea
Ondare Ingelesa 1000142 eta 1379242
Bisitariak urtean 159.556
Webgune ofiziala

Kenwood House Londres iparraldean dagoen jauregi bat da, Hampstead barrutian, Camden udalerrian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hampstead Heath lurraldean kokaturiko XVII mendeko jauregia da, hasiera hartan Caen Wood House izena zuena. 1700 inguruan orangerie bat gehitu zitzaion eta 1754an William Murray Mansfield-go Earlak erosi zuenean bigarren orangerie bat gehitu zuen jauregia simetrikoa izan zedin. 1793 eta 1796 artean eraikin berriak gehitu zitzaizkion aurrealdean.

Edward Guinness (1847-1927) Iveagh-eko Lorda, Guinness garagardogileen ahaidea zena Hyde Parken bizi bazen ere Kenwood Housen jabea zen eta hiltzerakoan Gobernuari eman zizkion jauregia eta barruko bilduma guztiak. Iveagheko bilduma (Iveagh Bequest) barnean badira Rembrandt eta Vermeer margolarien artelanak ere.

Gaur egun museo bat da eta parkeko aintziraren ondoan kontzertuak antolatu izan ziren 1951 eta 2006 artean. 2008an berriz hasi ziren antolatzen kontzertuak baina mugatutako eremu batean.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]