Keny Arkana
Keny Arkana | |
---|---|
![]() (2012) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Boulogne-Billancourt, 1982ko abenduaren 20a (42 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | raperoa, aktibista eta abeslaria |
Kidetza | La Rage du peuple (en) ![]() |
Izengoitia(k) | Keny Arkana |
Genero artistikoa | hip hop musika political hip-hop (en) ![]() anti-racist music (en) ![]() |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Because Music (en) ![]() |
keny-arkana.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Keny Arkana (Boulogne-Billancourt, Frantzia, 1982ko abenduaren 20a)[1] Marseillan hazitako rap abeslari frantziarra da. Militante altermundialista ere bada, eta 2004an Marseillako Noailles auzoan sortutako La rage du peuple kolektiboko kidea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtzaroa eta hastapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Keny Arkana 1982ko abenduaren 20an jaio zen. Marseillan[2] hazi zen eta haurtzaro zalapartatsua izan zuen, ihesaldi ugariz betea. Gertaera hauek abesti hauetan aipatzen dira: J'viens d'l'incendie, Je me barre, Eh connard, eta L'Odyssée d'une incomprise.
Keny Arkana hamabi urterekin hasi zen bere lehen testuak rapeatzen.[3] 1996an lagunen aurrean hasi zen abesten.[3] Undergroundean egin zen ezagun, Marseillako Friche de la Belle de Mai kulturgunean. Bi talde sortu ziren, eta Keny haietako kide zen: Mars Patrie eta État-Major.
État-Major, hasieran 13 pertsonaz osatua (zortzi MC, bi DJ eta hiru dantzari) Keny Arkanarentzat tranpolin bat izan zen. Talde honek Marseillako publikoaren artean ezagutzera emateko aukera eskaini zion. Kontzertu, mixtape eta irratsaio askotan parte hartu zuen, hasieran Keny izenarekin. Arkana izena beranduago jarri zuen, Les Mondes engloutis[4] animazio serieko pertsonaiaren omenez.
2006an Keny Arkanak bere lehen diskoa argitaratu zuen, Entre ciment et belle étoile izenburupean. Disko honek bere borroka ugariak jasotzen ditu, batez ere globalizazio kapitalistaren aurkakoa eta estatuaren eta arrazakeria instituzionalaren zapalkuntzaren aurkakoa, baina baita bere haurtzaroko une latzak ere. Argentinari ere omenaldia egin zion Victoria abestian, bere aita hangoa baita.
2007ko udan hainbat jaialditan parte hartu zuen eta udazkenean bira egin zuen Frantzian, Parisko Olympian geldialdia eginez, besteak beste.
Estudioko bigarren diskoa, Tout tourne autour du soleil, 2012ko abenduaren 3an argitaratu zuen.[5]
2016ko maiatzaren 27an État d'urgence izeneko lan berria atera zuen, formatu digitalean eta prezio librean banatua. Diska hau 2015eko azaroaren 13an[6] Frantzian izandako atentatuen harira idatzitako lana da.[7]
Isilune luze baten ondoren, Keny Arkanak 2020an egin zuen itzulera, 13'Organisé diskoan parte hartuz, Marseillako 50 rapero inguru biltzen zituen albumean. Disko honetan agertzen den emakume bakarra da.[8]
Eraginak eta militantzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Keny Arkanak, bere idatzien bidez, bere mundu-ikuskera azaltzen du: altermundialista, antikapitalista, anarkista, iraultzaile eta antikolonialista.[9][10] Hala ere, uko egin zion etiketa politiko orori, bere burua "sailka ezinezko" gisa deskribatuz.[11]
Keny Arkanak militantzia lehenesten du, bere burua ez du rapero gisa definitzen, rapa egiten duen kontestatario gisa baizik. 2004an La Rage du peuple kolektiboaren sorreran parte hartu zuen. Afrikako eta Hego Amerikako foro altermundialista askotan esku hartu zuen, eta Brasil, Mali, Mexiko eta Frantziako bidaietan filmatutako Un autre monde est possible (2006) izeneko bideo-dokumentala atera zuen.[12]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ [https://web.archive.org/web/20090707011054/http://ghetto-music.bling.fr/page-1.html «ghetto-music /// L'actualit� du rap...»] web.archive.org 2009-07-07 (kontsulta data: 2025-03-16).
- ↑ Keny Arkana - Portrait. .
- ↑ a b Keny Arkana, le missile est lancé. .
- ↑ Le choc Keny Arkana. ..
- ↑ (Frantsesez) Indomptable Keny Arkana. 2012-12-13 (kontsulta data: 2025-03-16).
- ↑ «Keny Arkana : « Sans un effort de bienveillance, la guerre civile nous attend »» Reporterre, le quotidien de l 'écologie 2016-06-17.
- ↑ (Frantsesez) StreetPress. «Keny Arkana ou la vie sauvage» StreetPress (kontsulta data: 2025-03-16).
- ↑ Mathilde Ceilles. Marseille : « Nous, les rappeuses, on est carrément transparentes ». ..
- ↑ «Le rap altermondialiste de Keny Arkana : un combat collectif, personnel et spirituel - Europe Solidaire Sans Frontières» www.europe-solidaire.org (kontsulta data: 2025-03-16).
- ↑ (Frantsesez) Corcuff, Philippe. (2017-04-05). «Keny Arkana ou la radicalité mélancolique» Mediapart (kontsulta data: 2025-03-16).
- ↑ https://www.ouest-france.fr/culture/musiques/je-pars-pour-des-raisons-politiques-dans-son-nouvel-album-keny-arkana-prepare-son-exode-13bee044-e0cc-11eb-9be0-01246e2ebe9b
- ↑ (Ingelesez) «Dailymotion» www.dailymotion.com (kontsulta data: 2025-03-16).