Kepa Iturralde
| Kepa Iturralde | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Bilbo, |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa alemana frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | arkitektoa |
| Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea The University of Tokio (en) Municheko Teknologia Unibertsitatea (2015 - Sungkyunkwan University (en) |
| Lan nabarmenak | |
| Kidetza | Aldiri. Arkitektura eta abar Udako Euskal Unibertsitatea |
Kepa Iturralde Lertxundi (Bilbo) arkitektoa, irakaslea da. Municheko Teknologia Unibertsitatean dihardu irakasle eta irakasle.[1] Metak Arkitektura Tailerra sortu zuen Bilbon, Maider Uriarte eta Zigor Iturbe arkitektoekin batera.
Arkitekto ikertzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostiako Arkitektura Eskolan ikasi zuen.
2015az geroztik irakasle eta irakaslea da Municheko Teknologia Unibertsitatean. Lehenago bisitatu Tokio eta Koreako Sungkyunkwan-eko unibertsitateetan ere lan egin zuen.
Aldiri aldizkariaren sortzaile
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
"Aldiri. Arkitektura eta abar" aldizkariko sortzaileetako bat izan zen. Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin 2009an argitaratu zuten 0 zenbakia, "Hasiberriak. Arkitekto gazteon komeriak" izenburupean, eta lehendabiziko zenbaki hartako parte-hartzaileen artean zeuden Iturralde eta hainbat arkitekto hasiberri, besteak beste, Unai Fernandez de Betoño, Ibai Gandiaga, Maider Uriarte, Ula Iruretagoiena, Agurtzane Elguren, Kepa Iturralde, Ander Gortazar eta Anartz Ormaza. Geroago ere beti izan da kidea aldizkariko erredakzio-kontseiluan.[2]
Aldiri talde-lanaren emaitza izan da hasieratik, garai hartan baziren arkitekturazko oinarrizko liburu batzuk euskarara itzuliak (Müller-ren Arkitektura Atlasa,[3] Paricioren Arkitekturaren eraikuntza,[4] edo Solà-Moralesen Hiri-hazkunde motak[5]), baina taldeak euskarazko berezko sorkuntza bultzatu nahi zuen, eta ez soilik arkitekturaz modu ortodoxoan aritu nahi, beste hainbat aldizkariren moduan; bestelako gaiei ere tartea eskaini nahi zieten: hirigintza, lurralde-antolamendua, artea, soziologia, ekologia, ekonomia... Zenbaki bakoitzean Joseba Larratxe Josevisky arkitektoren komiki bat ere sartu zuten. Aldizkariaren formatua akademikoagoa bihurtu zen denborarekin. Euskarazko Uztaro aldizkari zientifikoaren bideari jarraituz Aldirik Dialnet, Latindex eta MIAR indize eta katalogo akademikoetan agertzea lortu zuen.[6]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldiri aldizkarian gutxienez 18 artikulu idatzi ditu.[7] Ehun baino gehiago dira aldizkari zientifikoetan argitaratu dituen artikuluak.[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Unai Fernández de Betoño Sáenz de Lacuesta - Arkitektura Saila - UPV/EHU» arkitekturasaila (kontsulta data: 2020-04-15).
- ↑ «Kepa Iturralde: "Aldiri bezalako ekimen bat aurrera ateratzeko ezinbestekoa da jende ugariren ekarpena" :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus (kontsulta data: 2020-04-15).
- ↑ Müller, Werner, 1924-2005.. (2007). Arkitektura atlasa.. Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-8373-984-6. PMC 244027019. (kontsulta data: 2020-04-07).
- ↑ Paricio Ansuategui, Ignacio.. ([2005]). Arkitekturaren eraikuntza. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 84-8373-813-9. PMC 433914880. (kontsulta data: 2020-04-07).
- ↑ Solà-Morales i Rubió, Manuel de.. ([2008]). Hiri-hazkunde motak. Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua = Universidad del País Vasco, Servicio Editorial ISBN 978-84-9860-138-1. PMC 733696896. (kontsulta data: 2020-04-07).
- ↑ «Unai Fernandez de Betoño: “UEU oasia da euskarazko ikerketa arkitektonikoaren basamortuan” :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus (kontsulta data: 2020-04-07).
- ↑ «Kepa Iturralde Lertxundi :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (kontsulta data: 2020-04-15).
- ↑ Iturralde, Kepa. (2020). «Google Acadèmic» scholar.google.com (kontsulta data: 2020-04-15).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kepa Iturralde. Google Scholar. (100 artikulu zientifiko arkitekturaz-eta)
- Kepa Iturralde (Pasaia Hirigintza Mintegiaren antolatzailea). (Pasaian, Youtube, 2008-04-07)
- Aldiri bloga (UEU)
- Arkitektura Hiztegia (EHUren zerbitzarian,
TikiWikiMediaWiki pean)