Kepa del Hoyo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kepa del Hoyo
Kepa del Hoyo banner in Gasteiz.jpg
(2017)
Bizitza
JaiotzaGaldakao, 1970
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBadajoz2017ko uztailaren 31 (46/47 urte)
Hobiratze lekuaGaldakao
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakterrorista eta militantea
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna

Kepa del Hoyo (Galdakao, 1970-Badajoz, 2017ko uztailaren 31) ETA erakundeko partaidea izan zen. Bihotzekoak jota Badajozeko espetxean hil zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poliziaren arabera Kepa del Hoyo informatzaile gisa Bizkaia komandoaren kolaboratzailea izan zen. Horren arabera Modesto Ricoren aurkako ETAren atentatu batekin kolaboratu zuen. Poliziaren esanetan ere beste pertsonen informazioa bildu zuen eta lehergailu bat jartzeko ekintzan parte hartu omen zuen. 1998ko otsailaren 2an atxilotu zuten, beste hamar pertsonekin batera. Espainiako Auzitegi Nazionalak 30 urteko espetxe-zigorra ezarri zion. 2017an, espetxean kirola egiten ari zenean bihotzekoa izan zuen eta hil egin zen.[2]

Hil ondoren egindako azterketen arabera, bere heriotza baino bost egun lehenago beste bihotzekoa pairatu zuen. Osasun arreta ez zen oso egokia izan, dirudienez.[3]

Ana Maite Sánchezekin ezkonduta, seme bakarra izan zuen, Peru; semeak hilabete t´erdi zuen aita atxilotu zutenean.​ Peru del Hoyok, Ibon Garatekerin batera, 2019an Etxeratek plazaratutako biolentziaren biktima guztiekiko elkartasun adierazpena irakurri zuen, mendeku gogoak gaitzetziz.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]