Kepler-Poinsoten solido

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kepler-Poinsoten solidoak poliedro erregular ahurrak dira, bi baldintza hauek betetzen dituztenak: aurpegi guztiak poligono erregular berdinak dira; eta erpin guztietan elkartzen diren aurpegien kopurua beti da berbera (alderatu solido platonikoekin).

Bederatzi poliedro erregular daude: bost solido platonikoak (ganbilak) eta Kepler-Poinsoten lau solidoak (ahurrak).

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Irudia Aurpegiak Ertzak Erpinak
Dodekaedro handia Great dodecahedron.png 12 pentagono 12 30
Izar-dodekaedro txikia Small stellated dodecahedron.png 12 pentagrama 12 30
Izar-dodekaedro handia Great stellated dodecahedron.png 12 pentagrama 20 30
Ikosaedro handia Great icosahedron.png 20 triangelu 12 30

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Johannes Kepler-ek bi poliedro aldi berean erregular eta ahur definitu zituen 1619an: izar-dodekaedro txikia eta izar-dodekaedro handia. Baina, lehenago, XV. mendean, Veneziako San Marko basilikan, izar-dodekaedro txikia irudikatu zuen Paolo Uccello-k; eta Wenzel Jamnitzer-ek izar-dodekaedro handia aurkitu zuen, XVI. mendean. Zergatik daukate Keplerren izena? Keplerren ekarpena solido erregular gisa definitzea izan zen, nahiz eta ahurrak izan, ohiko solido platonikoak ez bezala —ganbilak baitira—. Beste biak, ikosaedro handia eta dodekaedro handia, Louis Poinsot-ek definitu zituen, 1809an; eta horretxegatik daukate Kepler-Poinsoten solidoak izena.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kepler-Poinsoten solido Aldatu lotura Wikidatan