Khabur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Khabur
Khabur,SheikhHamad.jpg
Datu orokorrak
Luzera486 km
Geografia
Khabur River in Syria 2004 CIA map.jpg
Koordenatuak35°08′33″N 40°25′51″E / 35.1425°N 40.4308°E / 35.1425; 40.430835°08′33″N 40°25′51″E / 35.1425°N 40.4308°E / 35.1425; 40.4308
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaŞanlıurfa probintzia
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera37.081 km²
Ur-emaria70 m³/s
BokaleaEufrates

Khabur ibaia, Khabur Handia (bada beste ibai bat, Khabur Txikia, Mesopotamian) Habor edo Habur izenez ere ezaguna, Siriako ibaia da, Eufrates ibaiaren adarra, eta Karkisiyia herrian egiten du harekin bat, Deir ez-Zor hiritik behera, urpean uzten du. Jàbal Abd-al-Aziz eta Sinjar mendien artetik igarotzen da.. Turkiako hego-ekialdean jaiotzen da eta 320 km luze da.

Historikoki, Khabur ibaiaren harana izan zen hurrita kulturaren erdigunea, bereziki Nagar hiria. Hurritek hainbat erresuma sortu zituzten inguruan, besteak beste, Mitanniko erresuma garrantzitsua. Bibliak dio Salmanasar V.ak Mesopotamiara eraman zituen judu gatibuak ibai honen ertzean kokatu zirela bizitzen.[1]

Antzinate klasikoan ezaguna izan zen ibaia,eta izen desberdinekin izendatzen dute Khaboras eta Aborras formekin adibidez.[2][3][4][5][6][7][8] Autore guztiek ibai garrantzitsu gisa deskribatzen dute.

21. mendean, Khabur bailarak 16.000 kilometro karratuko lur landagarria du. Gainera, ibaiaren ipar-ekialdean dago Siriako petrolio gehien ekoizten duen eremua; horrek, Eufrates ibaiaren ibaiadarreko hainbat presarekin batera, zona hori funtsezko bihurtzen du siriar estatuaren garapenerako.[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, katalanezko wikipediako «Khabur» artikulutik itzulia izan da, 2022-04-10 data duen 29938314 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-04-10 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Segon llibre dels Reis, XVIII
  2. Plini El Vell. Naturalis Historia, XXX, 3
  3. Claudi Ptolemeu. Geographia, V, 18,3
  4. Procopi. Ιστορίαι, Història de les guerres, II,5
  5. Estrabó. Geografia, XVI.
  6. Zòsim. Historia Nova, III, 13
  7. Ammià Marcel·lí. Rerum Gestarum, XIV, 3, XXIII, 5
  8. Isidor de Carax. Τῆς Παρθίας περιηγητικός 'Tes Partias peiegetikós' 'La Pàrtia desvetllada').
  9. Mutin, Georges. (2003). «Le Tigre et l'Euphrate de la discorde» Vertigo 4 (3): 1-10. doi:https://journals.openedition.org/vertigo/3869..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]