Khajuraho

Koordenatuak: 24°51′N 79°56′E / 24.850°N 79.933°E / 24.850; 79.933
Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:24, 19 apirila 2015
Khajurahoko monumentu multzoa1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Kulturala
Irizpideak i, iii
Erreferentzia 240
Kokalekua  India
Eskualdea2 Asia eta Ozeania
Koordenatuak 24°51′N 79°56′E / 24.850°N 79.933°E / 24.850; 79.933
Izen ematea 1986 (X. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Khajuraho (hindiz: खजुराहो) Indiako herri bat da, Chhatarpur barrutian dagoena, Madhya Pradesh estatu federatuan. Bere Erdi Aroko tenplu hinduista eta jainistei esker ospetsua da, estatua erotikoak dituztenak. 1986an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Bere izena sanskritozko Kharjuravāhaka hitzetik dator, kharjura (datil palmondo) eta vāhaka (eramaile) hitzen lotunea dena.

Chandela dinastiaren hiriburua izan zen Khajuraho. Guztira laurogeita bost tenplu daude, Shiva, Vishnu, Braluna eta santu jainistei eskainiak. 925. urtean eraiki zen lehenengo tenplua, 64 yoginiei eskainia, eta mende bat geroago bukatu zen azkena.

Tenpluak bi taldetan bereiz daitezke. Mendebaldeko taldean shikara motako tenplu handienak eta ederrenak daude. Horien arteko Kandariya Mahadeva da nagusia, Shivari eskainia. Ojiba formako estalkia du, eta 31 metroko garaiera. Aberaski apaindua dago Chandela estiloko eskultura hoberenekin.

Vimāna motako lehenengo tenpluak ez ziren oso handiak eta estalkiek, piramide formakoak, hiru maila zituzten gehienez.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Khajuraho Aldatu lotura Wikidatan