Khaleda Zia
Khaleda Zia (bengaleraz: খালেদা জিয়া; jaiotza izena: Khaleda Khanam Putul[1][2], 1945eko abuztuaren 15a – Dhaka, 2025eko abenduaren 30a) Bangladeshko politikaria izan zen, 1991 eta 1996 artean eta 2001 eta 2006 artean, Bangladeshko lehen ministroa[3]. Herrialde horretako lehen emakumea izan zen kargu horretan eta bigarrena gehiengo musulman bat duen herrialde batean, Benazir Bhuttoren ostean. Ziaur Rahman presidente ohiaren emaztea zen. Bangladeshko Alderdi Nazionalistaren burua izan zen, senarrak 1970reko hamarkadan sortu zuen alderdia.
Hussain Muhammad Ershad armadako jeneralak 1982an egindako estatu-kolpearen ostean, Ziak gidatu zuen Ershad erori arte sortu zen demokraziarako mugimendua. 1991n bere alderdiak irabazi zituen hauteskundeak eta lehen ministro izendatu zuen. 1996ko gobernu laburrean ere lehen ministro izan zen, beste alderdiek hauteskundeak boikoteatu bazituzten ere. 1996an egin ziren bigarren hauteskundetan Awami Liga iritsi zen boterera. 2001ean berriro irabazi zituen hauteskundeak eta berriro izan zen lehen ministro.
Munduko ehun emakume boteretsuenen zerrendan ezarri zuen Forbes aldizkariak. 2004an, hamalaugarrenostuan ezarri zuen[4], 2005ean 29.ean[5] eta 2006an, 33.ean[5].
2018ko otsailean Zia espetxeratu zuten, hamazazpi urteko kondenarekin, umezurtzen aldeko bere funtsean ustelkeria leporatuta. 2020ko martxoaz geroztik, etxean espetxeratuan egon zen[6].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) admin. Harry Life, Har's story revealed. (kontsulta data: 2021-03-26).
- ↑ মাহমুদ, সুমন; ডটকম, প্রধান রাজনৈতিক প্রতিবেদক বিডিনিউজ টোয়েন্টিফোর. «এই প্রথম দণ্ড নিয়ে বন্দি খালেদা» bangla.bdnews24.com (kontsulta data: 2021-03-26).
- ↑ Banglapedia : national encyclopedia of Bangladesh. Asiatic Society of Bangladesh 2003 ISBN 984-32-0576-6. PMC 52727562. (kontsulta data: 2021-03-26).
- ↑ «Forbes.com: Forbes 100 Most Powerful Women in the World 2004» web.archive.org 2012-06-14 (kontsulta data: 2021-03-26).
- ↑ a b (Ingelesez) «Forbes List Directory» Forbes (kontsulta data: 2021-03-26).
- ↑ (Ingelesez) «Khaleda Zia freed, gets back home» The Daily Star 2020-03-26 (kontsulta data: 2021-03-26).