Kharkiv Oblasteko errusiar okupazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kharkiv Oblasteko errusiar okupazioa

Kharkiv Oblasta, Ukrainan. Errusiak oblastaren iparraldeko eskualdeko hainbat hirien hiri-kontrola du egun.
Administrazioa
EgoeraErrusiaren okupazio militarra
KokapenaKharkiv Oblasta (Ukraina)
Historia
Data2022ko otsailak 24egun (2 urte, 2 hilabete eta egun 1)

Kharkiv Oblasteko errusiar okupazioa egun martxan dirauen okupazio militar bat da, 2022ko otsailaren 24an hasi zena, errusiar indarrek Ukraina inbaditzen hasi zirenean eta Ukrainako Kharkiv Oblasteko eskualdeak harrapatzen eta okupatzen hasi ostean. Oblast-hiriburua, Kharkiv, ez da errusiar indarren eskuetan erori; hala ere, oblasteko beste hiri batzuk –Izium, Kupiansk eta Balakliia, esaterako– bereganatu dituzte errusiar indarrek. Txuhuiv hiria, bestalde, otsailaren 25etik kontrolatzen bazuten ere Errusiako Indarrek, Ukrainako Indarrek martxoaren 7an hiri-kontrola berreskuratu zuten.

Okupazio militarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izium[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izium hiria 2022ko apirilaren 1ean hartu zuten Errusiako Indarrek, hiriaren okupazio militar errusiarrari hasiera emanez.

Apirilaren 3an, Ukrainako Gobernuak bi soldadu errusiar hil eta beste 28 ospitaleratu zituztela adierazi zuen, Ukrainako zibilek Iziumen Errusiaren Errifle Motordunen 3. Dibisioko soldadu errusiarrei pastel pozoituak banatu ostean.[1][2]

Apirilaren 4an, The Guardianek jakinarazi zuen, militarren funtzionarioen zein lekukoen informazioen oinarrituta, borroka biziak jarraitzen zutela Iziumetik gertu.[3]

Apirilaren 10ean, AEBetako Defentsa Saileko hainbat funtzionariok adierazi zuten Errusiako Indarrak Iziumen biltzen ari zirela, Izium eta Dniproren arteko eraso-kanpaina bat prestatzeko;[4] honi jarraiki, Errusiako Indarrek apirilaren 5etik aurrera Kieveko ardatzetik eta Sumyko ardatzetik Iziumera soldaduak indarberritzen ari zirela jakinarazi zuten.[5]

Apirilaren 18an, Ukrainak Izium inguruko eremuan inguruan "kokagune-kopuru bat" berreskuratu zuela aldarrikatu zuen.[6] Errusiako Indarrek, orduan, hiri-biztanleen deportazio masiboak hasi zituen, Errusiako Federazioko lurralderantz.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]