Khatanga (ibaia)
Itxura
Khatanga Хатанга (ru) | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 227 km |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 73°11′14″N 106°12′25″E / 73.1872°N 106.2069°E |
Estatu burujabe | ![]() |
Errusiako kraiak | ![]() |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 364.000 km² |
Arro hidrografikoa | Khatanga basin (en) ![]() |
Ur-emaria | 3.320 m³/s |
Bokalea () | Khatanga Gulf (en) ![]() |
Khatanga (errusieraz: Хатанга) iparraldeko Siberiako ibaia da, Errusiako Krasnoiarsk kraia zeharkatzen duena. Kheta eta Kotui ibaien bilgunean sortu eta Laptev itsasoko Khatangako golkoan itsasoratzen da. 227 kilometroko luzera du, 1.636 kilometro Kotuiren ibilbidea gehitzen bazaio.
Hidrometria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Khatanga ibaiaren emaria 1961-1994 bitartean neurtua izan da Katangan, ahoa baino 217 km gorago dagoen portu herrian[1]. Gune horretan, drainatutako eremuak 275.000 km² ditu, arro osoaren % 75,5. Urteko batez besteko emaria 2.517 m³/s da; emari handiena ekainean du (12.889 m³/s) eta txikiena apirilean (308 m³/s).
Khatangaren batez besteko emariak (m³/s), Khatanga herrian neurtuak
Datuak: 1961 eta 1994 artean

Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-7-15 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Katanga Katangan R-arcticnet.sr.unh.edu