Edukira joan

Khichdi (janaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Khichdi (janaria)
Osagaiakarroza eta dilista
Historia
Jatorrizko herrialdeaIndiako azpikontinentea

Khichdia (khichdee, khichadi, khichuri, khichari eta beste hainbat aldaera bezala ere ezaguna) arrozez eta dilistez osatutako Indiako platerra da. Oro har, plater informaltzat hartzen da. Khichdia Indian haurtxoei ematen zaizkien lehenengo elikagai solidoetako bat da. Arroza eta dilistak beratzen dira gogortasuna galdu arte eta kurkuma eta gatzarekin ondu. Khichdia askotan gaixoei eta pazienteei zerbitzatzen zaien lehenengo janaria da. Azalorea eta patatak bezalako barazkiak gehitzen zaizkio normalean.

Khichdia, oro har, "kadhi" izeneko beste Indiako plater batekin zerbitzatzen da. Beste lagungarri batzuk beguni (besan orean frijitutako berenjena), ghee (gurin iragazia), achar (landare-olioa) eta jogurta dira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]