Khmelnytskyko oblasta

Khmelnitskiko oblasta» orritik birbideratua)
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Khmelnytskyko oblasta
Хмельницька область
Ukraina Ukrainako oblasta
bandera armarria
Administrazioa
Herrialdea  Ukraina
Hiriburua Khmelnytsky
Geografia
Map of Ukraine political simple Oblast Chmelnyzkyj.png
Azalera 20645 km²
Demografia
Biztanleria 1352834 biztanle (2008)
Dentsitatea 65,5 bizt/km²
Bestelako informazioa
Hizkuntza ofiziala(k) Ukrainera
adm-km.gov.ua/

Khmelnytskyko oblasta (ukraineraz: Хмельницька область, translit. Khmel’nyts’ka oblast’) Ukrainako mendebaldeko oblasta da. Ipar-mendebaldean Rivneko oblastarekin du muga, ipar-ekialdean Zhytomyrko oblastarekin, ekialdean Vinnitsiako oblastarekin, hegoaldean Txernivtsiko oblastarekin eta mendebaldean Ternopilgo oblastarekin. 20.645 km²ko azalera du eta 2008an 1.352.834 biztanle zituen[1]. Khmelnytsky hiria da oblast honetako zentro administratiboa.

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Khmelnytskyko oblasteko hiri handienak hauek dira (2005eko biztanleria[2])

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Khmelnytskyko oblasta aberatsa da mineral baliabideetan. Kareharria eta buztina zementugintzan erabiltzen dira eta kareharria azukrearen industrian. Beste mineral batzuen (grafito, saponita, fosforita, granito) prospekzioak egin dira. Nekazaritzan laboreak, azukre-erremolatxa, patata, barazkiak eta behi zein hegazti-aziendak nabarmentzen dira. Industriako arlo garrantzitsuenak energia produkzioa (Netixyngo indarretxe nuklearra), makinagintza, elikagaien prozesamendua eta eraikuntzako materialen produkzioa dira[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Khmelnytskyko oblasta Aldatu lotura Wikidatan