Khorasan Handia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Khorasan Handia
Meyamei.jpg
Datu orokorrak
Geografia
Transoxiana 8th century.svg
Koordenatuak 34° 23′ 11″ N, 58° 48′ 38″ E / 34.386422°N,58.810558°E / 34.386422; 58.810558Koordenatuak: 34° 23′ 11″ N, 58° 48′ 38″ E / 34.386422°N,58.810558°E / 34.386422; 58.810558
Honen parte da Persia Itzuli

Khorasan[1] (pehlevieraz: Xwarāsān‎; persieraz: خراسان‎, xoɾɒːˈsɒːn ahoskatua), batzuetan Khorasan Handia deitua, eskualde historiko bat da, Iran Handiko ipar-ekialdeko probintzia zena. Bere izenak "Eguzkiaren Lurraldea" edo "Sortaldeko Probintzia" esan nahi du.[2]

Khorasan egungo ipar-ekialdeko Iranez, Afganistango eskualde batzuez eta erdialdeko Asiaz osaturik zegoen. Askotan, lau barrutitan banaturik zegoen: Nixapur (egungo Iran), Marv (egungo Turkmenistan), Herat eta Balkh (egungo Afganistan).[3] Iparraldean, bere helmuga Oxus ibaian zegoen eta, aditu batzuen esanetan, bere barnean Transoxiana (Bukhara eta Samarkanda) hartzen zuen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia (2012-06-29) 171. araua: Asiako toponimia . Noiz kontsultatua: 2013-02-11.
  2. Sykes, M. (1914) «Khorasan: the eastern province of Persia» Journal of the Royal Society of Arts 62 (3196): 279-286.
  3. a b Minorsky, V. (1938) Geographical Factors in Persian Art. Bulletin of the School of Oriental Studies 9 University of London 621-652 .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]