Edukira joan

Kiara Nirghin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kiara Nirghin

Bizitza
Jaiotza2000ko otsailaren 25a (25 urte)
Herrialdea Hegoafrika
Hezkuntza
HeziketaStanford Unibertsitatea
(2018 -
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzientzialaria, asmatzailea eta motivational speaker (en) Itzuli
Jasotako sariak

Kiara Nirghin (Hegoafrika, 2000ko otsailaren 25a) zientzialari, ikertzailea, asmatzaile, eta hizlaria da. Ezaguna da 2016ko Google Science Fair, Googleren Zientzia Azokan saritua izan zelako lehorteak kaltetutako eremuetan elikadura segurtasuna areagotzeko metodo bati buruz egindako lana.[1]

2018 urtean, Stanfordeko Unibertsitatean hasi zen ikasle.[2]

Hamasei urterekin Google Science Fair delakoa irabazi zuen. Bere proiektuaren fundatzaile bakarra izateagatik da ezaguna: Ez gehiago laborantza egarririk. 1904 urtetik Hegoafrikako 45 urteko lehorte txarrenetako bati erantzunez, eta 2015 urtetik izandako prezipitazio baxuenekin —herrialdeak urteko batez besteko prezipitazioaren % 66 baino ez zuen jaso— Nirghin-ek bere ikerketa hasi zuen. SAP delakoek beren masa baino 300 aldiz gehiago xurgatzen eta garraiatzen dute likidotan. SAP bat polimerizazioarekin berriro konektatzen denean, produktua ura atxikitzen duten hidrogelak dira, eta lurzoruan bildutako ur-tanga gisa jarduten dute. Hala ere, SAP horiek ez dira biodegradagarriak, garestiak dira eta azido akrilikoz, sodio hidroxidoz eta bestelako kimikoz beteta daude.

Nirghin-ek polimero superxurgatzaile bakar bat garatu zuen, bere pisua ehunka aldiz atxikitzen duena uretan biltegiratzen denean. Biodegradagarria, merkea eta produktu kimiko kaltegarririk gabekoa da, erabiltzen ziren material artifizialak ez bezala. Polimeroak, hondakin-produktu hutsekin eginak, ingurumena hobetzen du, landareek lehortean % 84ko hazkundeari eusteko aukera handitzen du, eta elikagaien segurtasuna % 73 handitu dezake hondamendiek eragindako eremuetan.[3][4][5]

Kiara Nirghin-ek askotan esan zuen oso garrantzitsua zela STEM eremuak (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) dibertsifikatzea, gazteak ere kontuan hartzeko. TEDx[6] eta Forbes Africa-n hizlari gisa bere burua eragin handiko hizlaritzat du. 2017 urteko irailean, Lead SA Change Makers Konferentzian hizlari aritu zen. 2018 urtean Nazio Batuen Lurraldeko Txapeldun Gazteen eskualdeko finalista izendatu zuten.[2][7][8]

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]