Kickboxing

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ostikada garaia, kickboxingean.

Kickboxing (キックボクシング kikkubokushingu?) ostikadak eta ukabilkadak ematea onartzen duen kontaktuzko kirola da, historikoki karate, muay thai eta boxeoan oinarriturik dagoena.[1]

Japoniar kickboxing 1960ko hamarkadan sortu zen eta baita lehenengo txapelketak ere. Mendebaldera 1970eko hamarkadaren hasieran ailegatu zen. Borroka arte hibrido honek borroka arte mistoak ezagutaraztea lagundu du.

Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Existitzen dira hainbat arau ezberdinak, profesionala edo “amateur”-en arabera. Hauek dira aura komunenak:

  • Balio dute hanketako kolpeak, hauei deitzen diete “low kicks”.
  • Ezin daiteke kolpe bat eman aldakan eta barrabiletan.
  • Round bakoitzak hiru minutu irauten du eta minutu bat dute errekuperatzeko.
  • Ezin daiteke heldu zure aurkakoari.
  • Onartuta dago edozein kolpe eskuarekin, itxita egon behar da.


Janzkera eta osagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borrokalariek oinarrizko babes neurriak gorde behar dituzte. Horra zerrenda bat: ahorako defentsa,eskularruak, praka motza eta kasko barrubiguna. Kirol hau praktikatzen da “ring” batean. Hortik aparte ere jantzi behar dira hanketan defentsa batzuk min handirik ez hartzeko. Ezin dira ”piercing-ak” eta antzekoak eraman, ez zauritzeko zure aurkakoari eta ezin da baselina edo antzeko koiperik gorputzean erabili, bakarrik hainbat lekutan, adibidez: bekainetan, kokotsean eta masailalbo-hezurrean, zauriak saihesteko.

Gerriko sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kickboxingaren gerriko ordena budōaren antzekoa da:
     6. kyu - gerriko zuria, hasiberria
     5. kyu - gerriko horia
     4. kyu - gerriko laranja
     3. kyu - gerriko berde
     2. kyu - gerriko urdin
     1. kyu - gerriko marroi
     1.- 6. dan gerriko beltza, maisua

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.