Kidalgo eskualdea
| Kidalgo eskualdea | |
|---|---|
| Administrazioa | |
| Estatu burujabe | |
| ISO 3166-2 | ML-8 |
| Hiriburua | Kidal |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 19°58′24″N 0°44′49″E / 19.9733°N 0.7469°E |
| Azalera | 151.450 km² |
| Mugakideak | Taoudeniteko eskualdea, Bordj Baji Mokhtarreko probintzia, In Guezzamgo probintzia, Menakako eskualdea, Gao eskualdea, Kidal eskualdea eta Tahouako eskualdea |
| Demografia | |
| Biztanleria | 83.192 (2022) |
| Dentsitatea | 0,55 bizt/km² |
| Ordu eremua | UTC±00:00 |
Kidalgo eskualdea (bamanankanez: ߞߌߘߊߟ ߘߌߣߋߖߊ, Kidal Dineja) Mali ipar-ekialdeko eskualdea da. 151.430 km²ko azalera du, zati handiena Adrar des Ifoghas mendigunean. Hiriburua Kidal da.[1]
2012ko apiriletik de facto Azawaden Askapen Nazionalerako Mugimenduak (MNLA) dauka eskualdearen kontrola. MNLAk eta Ansar Dine talde islamistak Azawaden independentzia aldarrikatu zuten, baina nazioarteak Maliren parte dela irizten dio.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kidalgo eskualdeak mendebaldean Tonbuktu eskualdearekin du muga, hegoaldean Gao eskualdearekin, ekialdean Nigerrekin eta iparraldean Aljeriarekin. Hiri handienak Kidal, Tessalit eta Aguel'hoc dira.
Basamortuko klima dauka. Egunez tenperatura 45 °C-ra irits daiteke eta gauez 5-12 °C-ra.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009an 67.638 biztanle zituen.[2] Tuareg (Kel Tamasheq) da etnia nagusia eta songhai, kunta eta arabiarrak ere badaude.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kidalgo eskualdea lau barrutitan (cercle) banaturik dago: Abeïbara, Kidal, Tessalit eta Tin-Essako.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau hasteko Frantsesezko Wikipediako Région de Kidal artikuluko informazioa erabili zen.
- ↑ Berria. Estilo Liburua. .
- ↑ Région de Kidal Geohive.com