Edukira joan

Kiddush

Wikipedia, Entziklopedia askea
Israelgo antzinako zilarrezko shekel bat, kiddushezko kaliza eta Judea, Samaria eta Galileako hiru granada sinboliko dituena, Lehen Judu-Erromatar Gerraren bigarren urtean forjatua

Kiddush (hebreeraz: קִדּוּשׁ‎kiddush‎, ki'duʃ, qid'duːʃ ahoskatua, euskaraz: «sagarapen») Sabbaten hasieran (ostiraleko eguzkia sartzean) eta beste jai judu batzuetan ardoari buruz errezitatzen den bedeinkapena da. Kiddusha ostiral gauean eta jaiegunetan errezitatzeko errekerimendua biblikoa da, Sabbat gogoratzeko betebeharra ezartzen duen laugarren manamenduan oinarritua (Ir 20:8). Bibliako betebeharrak ez du esan nahi nahitaez ardoa bedeinkatzea, baizik eta ardoari buruzko kiddusha esatea errabinikoa dela. Larunbat goizean eta jaiegunetan, kiddush bat ere errezitatzen dute, nahiz eta soilik betebehar errabinikoa izan.[1]

Normalean zilarrezko kopa bat erabiltzen dute kiddusha errezitatzeko. Horrek reviit (hebreeraz: רְבִיעִית‎‎revi'it; euskaraz: «laurden» 150 mililitro) baten edukiera izan behar du gutxienez.[2] Kiddusha esaten duenak ardoa hartu ondoren, ardoa banatzen die bertan dauden guztiei. Kiddush errezitatzen den bitartean, ogia oihal batekin estaltzen da, "mahaitik kentzeko"; izan ere, normalean, ardoa bedeinkatu aurretik bedeinkatu behar izaten da ogia. Estalki hori, halaber, behetik eta goitik ihintzez bilduta zegoen manaren oroigarri da, ogia goitik oihalez estalita eta behetik mahaiko mahai-zapiaz.

Kiddusha bazkarian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kiddushaa bazkariaren hasieran errezitatzen da, errabinoak eskatuta (kidush bemakom seuda). Gaueko kiddusha amaitutakoan, ogia bedeinkatzen jarraitzen da, bi ogi osotan errezitatuta. Goizean, bazkariari ekitean, kiddusha gaileta edo pastelekin esateko eskakizuna bete daiteke, baina ogia bedeinkatzea ere egokia da, ostiralean bezala. Askenazi erritua jarraitzen duten sinagoga batzuetan kiddusha errezitatzen da Maariv otoitza amaitzean, ogia bedeinkatzeari ekin gabe. Kiddusha horrela entzun duenak bazkal aurretik berriro entzun edo errezitatu beharko du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Pesachim 106a:9» www.sefaria.org.
  2. Shulchan Aruch Orach Chayim 271:13

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.