Kielgo ubidea

Koordenatuak: 53°53′00″N 9°08′00″E / 53.883333333333°N 9.1333333333333°E / 53.883333333333; 9.1333333333333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kieleko ubidea» orritik birbideratua)
Kielgo ubidea
Datu orokorrak
Motaubide eta ship canal (en) Itzuli
Luzera98,26 km
EponimoaGilen I.a Alemaniakoa
Geografia
Map
Koordenatuak53°53′00″N 9°08′00″E / 53.883333333333°N 9.1333333333333°E / 53.883333333333; 9.1333333333333
Honen parte daItsaso Baltikoa
national waterways in Germany (en) Itzuli
Ipar itsasoa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Schleswig-Holstein
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arro hidrografikoaElbe Basin (en) Itzuli
IturburuaKieler Förde (en) Itzuli (Holtenau)
Bokalea
()
Elba (Brunsbüttel)
Mendizaletasuna
Lehen igoera+1887-06-03T00:00:00Z $2

Kielgo ubidea (alemanez: Nord-Ostsee-Kanal, «Ipar itsasoa - Baltikoa kanala»), 1948 arte Kaiser-Wilhelm-Kanal izenaz ezaguna, eta Itsaso Baltikoa eta Ipar itsasoa elkartzen dituen ubide bat da, 98 kilometro luze. Alemaniako Schleswig-Holstein estatuan dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi itsasoen arteko lehenengo ubidea Kristian VII.a Danimarkakoak bultzatu zuen 1748an Eider ibaia aprobetxatuz. Eiderkanal zuen izena.

Gaur egungo kanalaren eraikuntza 1887an hasi zen eta 1895ean bukatu. Bi muturretan, Brunsbüttel eta Holtenaun (Kiel ondoan), Gilen II.a Alemaniakoak egin zuen inaugurazio ekitaldia. Alemaniako Itsas Armadaren garraioarentzako 1907 eta 1914 artean ubidea zabaldu egin zen. 1919an Versaillesko Itunak nazioarteko kategoria eman zion baina naziek 1936an alemaniarrak ez zirenentzako itxi egin zuen. 1948an ireki zen berriro.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

98 kilometroko luzera du eta 45 metrotako zabalera. Ubidea erabili ezean Danimarkari buelta emateak 460 kilometrotako distantzia egin beharra dago. 2007an 43.000 itsasuntzik zeharkatu zuten ubidea.

Panamako ubidea eta Suezeko kanalaren ondoren trafiko handiena duen ubidea da Kielgoa.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]