Kieran Culkin
Kieran Kyle Culkin (New York, 1982ko irailaren 30a) Ameriketako Estatu Batuetako aktorea da. Pertsonaia higuingarriak baina sinpatikoak erretratatzeagatik ezaguna[1], Oscar Sari bat, BAFTA Sari bat, Primetime Emmy Sari bat eta Urrezko Globo Sari bi irabazi ditu.
Culkinek haur-aktore gisa hasi zuen bere ibilbidea Broadwaytik kanpoko antzerki-ekoizpenetan. Bere anaia zaharrenarekin, Macaulayrekin, egin zuen debuta zineman, Home Alone (1990) komedian. Igby Goes Down (2002) komedia dramatikoan arrakasta lortu ondoren, Culkinek bere lehen Urrezko Globo Sarirako izendapena lortu zuen. Sei urte geroago, zinemara itzuli zen Scott Pilgrim vs. the World (2010) akziozko komedian. Taldeko Gizonezko Aktore Onenaren Oscar Saria irabazi zuen A Real Pain (2024) filmean egindako lanagatik.
Telebistan, Succession telesail dramatikoan (2018-2023) egindako lanagatik Drama Sail bateko gizonezko aktore onenaren Primetime Emmy saria irabazi zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau New Yorkeko estatuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |