Kig ha farz
| Kig ha farz | |
|---|---|
| erregosi eta haragiz egindako plater | |
| Materialak | sarrazeno gari-irina oilo-arrautza behi-esnea txerri-gantza |
| Osagaiak | haragia |
| Historia | |
| Jatorria | Frantzia |
Kig ha farz Bretainiako eskualde frantseseko berezitasun gastronomikoa da, eta zehazkiago Léon eskualde txikikoa (Morlaixetik Brestera hedatzen dena, Finisterre departamenduaren iparraldean).
Bere izenak, bretoieraz, okela eta betegarria esan nahi du, bere edukiaren gutxi gorabeherako deskribapen bat delarik. Haragi eta barazkiz egindako eltzekaria da (pot au feu-ren antzekoa), eta berezitasun bat du: suge-ilarrez egindako masa bat botatzen zaio (galetteak edo crêpe gaziak egiteko erabiltzen den bera) oihalezko zakutxo batean, ore trinko bat (farz delakoa) osa dezan, budin moduan, eta ez dadin zopan diluitu. Zapore gozoagoa duen beste aldaera bat gaingariaren irinarekin egiten da (azkenburukoetan crêpe bretoiek daramatena). Farzak esne-gaina edo esnea eraman dezake, eta mahatsak edo aranpasak. Bretainian ohialezko zakutxoak saltzen dituzte.
Jatorriz baserri girokoa eta apala zenez, tradizionalki txerri-hirugiharra baino ez zeraman gazituta, baina denborarekin txerri-ukondo gazituarekin aberastu da, eta, batzuetan, idi-haragi odolkiarekin eta egosteko saltxitxa berezi batekin. Barazkiak, berriz, aza, azenarioak, patatak, arbiak eta tipulak izaten dira.
Antzinako baserritar plater hau gaur egun lehen eta bigarren plater gisa hartzen da: lehendabizi zopa, ondoren haragiak eta barazkiak farzarekin. Hau xerratan moztu edo papurtu egiten da, dena gurin edo txerri-gantz saltsa batekin, Tipulatxekin eta hirugiharrarekin bustiz, lipig izenekoa.