Kiichi Miyazawa
Itxura
Kiichi Miyazawa (japonieraz: 宮澤 喜一, Hepburn: Miyazawa Kiichi) japoniar politikaria izan zen. Japoniako lehen ministroa izan zen 1991tik 1993ra.
Alderdi Liberal Demokratikoko kidea izan zen eta berrogeita hamar urtez diputatua izan zen. Hainbat gobernutan Industria, Kanpo Arazo, Telekomunikazio, Nekazaritza eta Finantza ministroa izan zen.
1991ko azaroaren 5ean Toshiki Kaifu ordezkatu zuen lehen ministro karguan. Bakea mantentzeko misioetan japoniar soldaduak kanpora bidaltzea baimentzeko legea onartu zuen. Estatu Batuekin merkataritza akordio bat ere negoziatu zuen eta finantza erreformak sartu zituen.
1993ko abuztuan zentsura mozioa galdu zuen eta 38 urtez ALDren gobernua amaitu zuten Japonian.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Japoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
