Edukira joan

Killiecrankieko gudua

Koordenatuak: 56°45′11″N 3°47′46″W / 56.753°N 3.796°W / 56.753; -3.796
Wikipedia, Entziklopedia askea
Killecrankieko Gudua
Lochielen zalditeria karga Killiecrankien
Data1689ko uztailaren 27a
LekuaKilliecrankie, Eskozia Eskozia
Koordenatuak56°45′11″N 3°47′46″W / 56.753°N 3.796°W / 56.753; -3.796
EmaitzaJakobiten garaipena
Gudulariak
Erresuma Batua Gilen III.aren aldekoak Eskozia Jakobitak
Buruzagiak
Erresuma Batua Hugh Mackay
Barthold Balfour
Eskozia John Graham, Dundeeko bizkondea
Ewen Cameron
Alexander Cannon
Alexander Fraser
Indarra
3.600-5.100 gizon inguru 2.440-3.000 gizon inguru
Galerak
1.700 - 2.000 hildako, zauritu eta desagertu 700 hildako eta zauritu

Killiecrankieko gudua (Eskoziako gaeleraz: Blàr Choille Chnagaidh), Rinroryko gudua bezala ere ezagutua, 1689ko uztailaren 27an gertatu zen, Eskozian, 1689ko Matxinada Jakobitarren testuinguruan. Sir Ewen Cameron Lochielekoa eta John Graham, Dundeeko bizkondea, biak agintari jakobitarrak, Hugh Mackay jeneralaren agindupeko armada Gilendar bat garaitu zuten.

Jakue II.a Ingalaterrakoa (Jakue VII.a Eskoziako Erresuman) 1688ko abenduan erbesteratu zen, Eskoziako Iraultza Loriatsuak kargutik kendu ondoren. 1689ko martxoan Gilendar Gerra hasi zen Irlandan, Jakuek berak gidatutakoa. Eskozian, aldi berean, Dundee bizkondeak matxinada piztu zuen.[1]

Gizon eta baliabide faltak oztopaturik, nagusiki Irlandako Katolikoek eskoziar agintaritza militar Presbiteroa errezeloz ikusten baitzutelako, Dundeeko bizkondeak borroka erabakigarri baten bila aritu zen, ostean aldekotasun zabalagoa lortzea espero. Killiecrankiekoa ustekabeko garaipen harrigarria izan zen arren, bere armadak galera handiak jasan zituen eta azken minutuetan Dundeeko bizkondea bera hil zuten. Ezer gutxirako balio izan zuen posizio estrategiko orokorra aldatzeak, eta jakobitarrek ezin izan zuten beren arrakastaz baliatu.[2]

Alexander Cannonek buruzagi kargua hartu zuen bere ostean, eta, Dundeeko bizkondea bezain estratega trebea izan ez bazen ere, arazo berberei aurre egin behar izan zien; setio ekipamendurik gabe, ezin izan zuen portu bat hartu, eta, ondorioz, ia ezinezkoa zen baliabide gehiago lortzea. Gainera, bere unitaterik fidagarrienak, Camrontarrek, bereziki hildako handiak jasan zituzten Killecrankien, eta beste Highlandar askok etxera joan ziren harrapakinekin. Faktore horiek denbora Mackayren alde zegoela esan nahi zuten, beste segada bat saihesten zuen bitartean. Abuztuan Dunkeld eraso egin eta galera handiak izan ondoren, Cannonek amaitutzat eman zuen kanpaina. Thomas Buchanek Cannon ordezkatu zuenean, 1690eko otsailean, 800 bat gizon baino ezin izan zituen mobilizatu; ezustean harrapatu zuten Cromdalen, maiatzean, eta bere indarrak sakabanatu egin ziren.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Trumbach, Randolph. (2008). «Restoration: Charles II and his Kingdoms, 1660–1685 by Tim Harris; and Revolution: The Great Crisis of the British Monarchy, 1685–1720 by Tim Harris» The Scriblerian and the Kit-Cats 41 (1): 86–88.  doi:10.1353/scb.2008.0029. ISSN 2165-0624. (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
  2. Coward, Barry. (1992). The Stuart age: a history of England, 1603 - 1714. (10. impr. argitaraldia) Longman ISBN 978-0-582-48833-5. (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
  3. BLACK, JEREMY. (1999-04). «The Jacobite Risings in Britain, 1689–1746. By Bruce Lenman. Pp. 320. ISBN 1 898218 20 X. Aberdeen [now Edinburgh: Scottish Cultural Press. New paperback edition 1995. £14.95. The Jacobite Clans of the Great Glen, 1650-1784. By Bruce Lenman. Pp.246. ISBN 1 898218 19 6. Aberdeen [now Edinburgh]: Scottish Cultural Press. New paperback edition 1995. £12.95.»] The Scottish Historical Review 78 (1): 124–125.  doi:10.3366/shr.1999.78.1.124. ISSN 0036-9241. (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]