Edukira joan

Kilwako Sultanerria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kilwako Sultanerria
Usultani wa Kilwa
957 – 1513
Sultanerria
Kilwako Sultanerriko bandera

Kilwako Sultanerriko armarria

Geografia
HiriburuaKilwa Kisiwani
Kultura
Hizkuntza(k)swahili
ErlijioaSunnismoa
Historia
Aurrekoa
Swahili kultura
Ondorengoak
Portugaldar Inperioa
Zanzibarko Sultanerria
Artikulu hau sultanerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kilwa (argipena)».

Kilwako Sultanerria (swahiliz: Usultani wa Kilwa, arabieraz: أُسُلتَانِ وَ كِيلوَ ‎Sulṭanat Kilwa) 957 eta 1513 artean izen bereko uhartean zegoen estatu afrikarra izan zen. Bere autoritatea, une gorenean, Swahili kostalde osoan zehar hedatzen zen. Elezaharraren arabera, Ali ibn al-Hassan Shirazik,[1] Xirazko persiar printzeak,[2] X. mendean sortu zuen. Bere familiak sultanerria gobernatu zuen 1277. urtera arte, Abu Moaheb familia arabiarrak ordezkatu zuenean. Hauek 1505era arte mantendu zuten gobernua, portugaldarren inbasio batek boteretik kendu zituzten arte. 1513an, sultanerria jada zatituta zegoen estatu txikiagoetan, horietako asko, Omango Imamerriaren txotxongilo bihurtu zirelarik.

Swahili kulturako sultanerri garrantzitsuena izan zen. Mendebaldean, bere historia batez ere 1520ko Kilwako Kronikaren bigarren bertsioari esker ezaguna da, João de Barrosek 1552ko bere lanean argitaratua. Azken honengatik, bere subiranoen zerrenda bat ezagutzen dugu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. شاكر مصطفى, موسوعة دوال العالم الأسلامي ورجالها الجزء الثالث, (دار العلم للملايين: 1993), p. 1360.
  2. James Hastings, Encyclopedia of Religion and Ethics Part 24, (Kessinger Publishing: 2003), p. 847.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]