Kim Cobb
| Kim Cobb | |
|---|---|
(2010) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Madison, 1974 (50/51 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Emanuele Di Lorenzo (en) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Yale Unibertsitatea Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon Pittsfield High School (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | klimatologoa, zientzialaria eta unibertsitateko irakaslea |
| Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Teknologia Institutua (2002ko abuztuaren 15a - 2004ko maiatzaren 15a) Georgia Institute of Technology (2004ko abuztua - 2022ko ekaina) Brown Unibertsitatea (2022ko uztaila - |
| Jasotako sariak | |
| Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
| shadow.eas.gatech.edu… | |
Kim Cobb (Madison, Virginia, AEB, 1974) estatubatuar zientzialaria da, klimatologoa eta irakaslea, Georgiako Teknologia Institutuko Lurraren eta Atmosferaren Zientzien Eskolako irakaslea, eta Georgiako Energia Fakultateko bekaduna. Interes berezia du ozeanografian, geokimikan eta paleoklimaren modelizazioan.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cobb Pittsfield-en (Massachusetts) hazi zen.[1] Woods Hole Oceanographic Institution-en udako eskola batean parte hartu ostean ozeanografian interesatu zen. Biologia eta geologia ikasi zituen Yale Unibertsitatean, eta han gero eta gehiago jabetu zen gizakiaren inpaktua ekosisteman klima aldaketan arrazoietan. Medikuntza ikasketak egiteko lehen aukera utzi eta udako programa bat eskatu zuen Scripps Institution of Oceanography-en, non 1996an graduatu zen [2] Cobbek 2002an bukatu zuen ozeanografia doktoretza, Santa Barbarako sedimentu-nukleo batean El Niño gertaerak ikertuta.
Lan ibilbidea
Kaliforniako Teknologia Institutuan doktoretza ondokoa egiten eman zituen bi urte, 2004an Georgiako Teknologia Institutuan irakasle laguntzaile hasi baino lehen. 100 argitalpen baino gehiago argitaratu ditu eragin handiko aldizkarietan, ikuskatuta. [3] 2015ean irakasle titularra bihurtu zen eta doktorego eta masterreko hainbat ikasle gainbegiratzen ditu. [4]
Ikerketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Cobb-en taldeak klima-aldaketa globala ulertu eta arrazoi naturalak eta antropogenikoak identifikatu nahi ditu. Cobben ikerketek Ozeano Bareko tropikalean zehar hainbat bidaia ozeanografiko eta Borneoko oihanetara espeleologia espedizioetara eraman dute. Haitzuloetako koraletan eta estalagmitetan zentratzen da, bereziki azken mendeetakoetan. Bere taldeak batutako laginen bereizmen handiko erregistroak sortzen ditu, klima-aldakortasuna kontrolatuta, ereduak sortuta eta Pazifikoko eta Borneoko aldakortasuna ezaugarrituta. Berak eta bere taldeak Kiribati eta Palmyra uharteetako antzinako koral zatiak bildu zituzten, uranio-torioz zahartu zituzten, eta, gero, oxigeno-isotopo-erlazioaren zikloa erabili zuten El Niño gertakarien intentsitatea neurtzeko azken 7.000 urteetan. [5] Cobb Geophysical Review Letters-eko erredakzio batzordeko kidea da. [6]
Politika eta konpromiso publikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cobb American Association for the Advancement of Science (AAAS) Climate Science Paneleko, Pacific International CLIVAR Paneleko zein PAGES-CLIVAR International Intersection Paneleko kidea da. [7] AAAS Leshner Institute for Public Engagement-eko aholkularitza batzordean parte hartzen du. [8]
Cobb komunitatearen hedapenaren defendatzailea da, eta aldizka berba egiten du klima-zientziari buruz eskoletan eta unibertsitateetan. Politikan parte hartu du eta klima-aldaketari buruzko interes publikoko hainbat artikuluren idazlea da, beste klima-zientzialari batzuk nazioarteko eztabaidan parte hartzera bultzatu nahian.[9] Hainbat Emmy sari irabazi dituen Planet in Peril Showtime dokumentalean agertu da. Real Scientists-en, Cobbek paleoklima ikertzearen aldeko apustua egiten du: "Klima-erregistro instrumentala laburregia da berotegi-efektuaren pean klimaren aldaketa garrantzitsuenetako batzuk identifikatzeko. Paleoklimaren datuak erreskatatzen ari dira, aurreko lehorteak, muturreko gertaerak eta itsas mailaren aldaketak aztertuta". [2] Cobbek aurkezpen bat egin zuen Atlantako (Georgia) Zientziarako Martxan, 2017ko apirilean. [10] [11]
Aniztasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Georgiako Teknologia Institutuan, Cobb Aniztasun Instituzionaleko irakasle aurreratua da, Zientzia Fundazio Nazionalak zientzian eta ingeniaritzan emakumeen ordezkaritza eta aurrerapena areagotzeko egiten dituen saiakeren barruan. [12]
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere ibilbidea hasi zenetik, Cobbek hainbat sari jaso ditu:
- 2007an, National Science Foundation-en NSF CAREER Saria eta Georgia Tech Education Partnership saria irabazi zituen. [13]
- 2008an, nazioko zientzialari gazte nagusienetako bat aitortu zuten, Zientzialari eta Ingeniarientzako Lehendakaritzako Emerging Career Saria (PECASE) irabazita. [14]
- 2009an, Cobb-i Kavli Frontiers of Science Fellowship bat eman zion Partikulen Astrofisika eta Kosmologia Institutuak.*
- 2010ean, EAS Graduko Ikerketarako Tutore Saria eta Poptech Science and Public Leadership Fellowship irabazi zituen.*
- 2011n, Cobb Etxe Zuriko Laneko Malgutasun Politika Ekitaldira gonbidatu zuten.[15]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Kim Cobb. Associate Professor, School of Earth and Atmospheric Sciences, Georgia Institute of Technology, USA.. .
- ↑ a b Coral Time Keeping with Kim Cobb. 7 de febrero de 2016.
- ↑ Earth, Kim M. CobbGeorgia Institute of Technology | GT · School of. «Kim M. Cobb | PhD SIO-UCSD, 2002 | Georgia Institute of Technology, Georgia | GT | School of Earth and Atmospheric Sciences» ResearchGate.
- ↑ «Cobb Lab Research» shadow.eas.gatech.edu.
- ↑ Corals tie stronger El Niños to climate change. 8 de diciembre de 2016.
- ↑ «Geophysical Research Letters :» agupubs.onlinelibrary.wiley.com.
- ↑ «Pacific Region Panel | www.clivar.org» www.clivar.org.
- ↑ Leshner Leadership Institute for Public Engagement with Science. 7 de abril de 2015.
- ↑ Kim Cobb’s view. .
- ↑ Ep 7: Kim Cobb and the March for Science. 10 de abril de 2017.
- ↑ Collin Maessen Media. (22 de diciembre de 2016). Stand up for Science Rally - Kim Cobb. .
- ↑ NSF’s uphill road to making prestigious early career award more diverse. 26 de abril de 2017.
- ↑ Kim Cobb and K. Salome receive Georgia Tech's Education Partnership Award. | School of Earth and Atmospheric Sciences. 15 de septiembre de 2017.
- ↑ «Two Georgia Tech Faculty Honored by the White House» newswise.com.
- ↑ «The White House Forum on Workplace Flexibility - Workplace Flexibility 2010» www.workplaceflexibility2010.org.