Edukira joan

Kim Deal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kim Deal

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKimberley Ann Deal
JaiotzaDayton1961eko ekainaren 10a (63 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaOhio Estatuko Unibertsitatea
Wayne High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, kantaria, egile abeslaria, gitarra-jotzailea eta bass guitarist (en) Itzuli
KidetzaThe Breeders
Pixies
The Amps (en) Itzuli
Genero artistikoarock alternatiboa
Musika instrumentuabaxua
gitarra
ahotsa
Diskoetxea4AD (en) Itzuli

kimdealmusic.com
IMDB: nm1645859 Facebook: kimdealmusic Vimeo: kimdealmusic Musicbrainz: 760e4df4-e851-46c8-b34d-afa2e9706831 Songkick: 2225607 Discogs: 135343 Allmusic: mn0000938186 Edit the value on Wikidata

Kim Deal, izen osoz Kimberley Ann Deal (Dayton, Ohio, 1961eko ekainaren 10a) estatubatuar musikari eta abeslaria da. Pixies indie rock taldeko baxu jotzailea izan zen eta The Breeders taldeko gitarrista eta abeslaria da.

Kim Deal Dayton-en (Ohio) jaio zen, non Kelley ahizpa bikiarekin hazi zen. John Murphyrekin ezkondu ondoren, Bostonera joan zen bizitzera. Frank Black eta Joey Santiago iragarki baten bidez ezagutu zituen 1986an, eta haiekin Pixies sortu zuen. 1989an dibortziatu ziren arte, "Mrs. John Murphy" izena erabili izan zuen Pixies taldearen kredituetan.

Kim Deal Pixiesekin 2010. urtean.

1989an, The Pixies-en alboko proiektu gisa, The The Breeders sortu zuen Throwing Muses taldeko Tanya Donellyrekin. Frank Black-ekin izandako liskarren ostean, Pixies taldea desegin zen 1993an. Urte berean, Breeders-ek mundu osoan arrakasta izan zuen Last Splash bigarren diskoarekin eta Cannonball singlearekin. Tanya Donellyk alde egin ostean, Kelley Deal, Kimen ahizpa, taldean sartu zen gitarrista berri gisa. 1994an, ordea, Kelley errehabilitazioan sartu behar izan zuten heroinaren mendekotasun larria zela eta; Orduan, Breeders gelditu ziren zortzi urtez. Kim Deal alkoholismoarekin borrokan aere egon denbora horretan eta hainbat errehabilitazio saio egin zituen.

21. mendean Pixies eta Breeders-en jarraipen eta ber-bateratzeetan egon da. Baita beste talde batekin, The Amps, eta bakarkako grabaketak ere egin ditu. Beste talde batzuen albumak ekoitzi ditu, esate baterako, Guided by Voices taldearenak.

Kuriositate gisa, The Dandy Warhols taldeak kantu bat du Kim Deali buruz: Cool as Kim Deal.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Pinazo, Manuel. (2013-06-16). «Reivindicando a Kim Deal: Recordamos la trayectoria de la bajista que acaba de abandonar The Pixies» Muzikalia (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]